Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berástegui, Prudencio María

Arabar poltikaria (Manurga, Zigoitia, 1747 - Gasteiz, 1823). 1778. urtean probintziako errejidore nagusi eta diputatu hautatu zuten. 1793. urtean, Frantziaren eta Espainiaren arteko gerra hasi zenean, Berasteguik lurraldea babesteko ardura hartu zuen. Frantsesek Gipuzkoa eta Bizkaia hartu ondoan, Berastegui eta Diputazioa Gaztelan eta Burgosen egokitu ziren. Gerra amaituta foruen alde egin zuen Karlos IV.aren gobernuaren erasoen aurrean.