Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berasategi Olazabal, Martin

Gipuzkoar sukaldaria (Donostia, 1960). Euskal sukaldaritza modernoaren ordezkari nagusietako bat. Familiak jatetxe bat zeukan Donostiako Parte Zaharrean, “Bodegón Alejandro” izenekoa, eta hantxe hasi zuen bere prestakuntza, ama eta izebaren gidaritzapean, tarteka-marteka Frantzian egonaldiak eginez osatu zuena. Hogeita bat urtearekin hartu zuen bere gain jatetxearen ardura, eta bost urte geroago (1986) Michelin izarra lortu zuen. Egun, “Martin Berasategi” taldeari izena ematen dio eta zazpi jatetxe ditu: hiru Donostian (“Bodegón Alejandro”, “Larzabal”, eta Kursaal Jauregiko jatetxea), bat Lasarten (“Martin Berasategui”, hiru Michelin izar), bat Errenterian (“Mugaritz”, Andoni Luis Adurizen ardurapean, bi Michelin izar), bat Bilbon (Guggenhein museoko jatetxea), eta beste bat Bartzelonan (“Lasarte”).