Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bengoetxea, Anbrosio

Gipuzkoar eskultorea (Alkiza, 1552 - 1625). Juan Antxieta eskultorearen ikaslea izan zen. Erretaula ugari egin ez ezik (Donostia, Tolosa, Cascante, Aezkoako Hiriberri, Berastegi, Lezo, etab.), Errenteriako parrokiako santutegia eraiki zuen.