Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bengoetxea Altuna, Fernando

(«Pernando Amezketarra»). Euskal bertsolaria (Amezketa, 1764 - Amezketa, 1823). Oso bertsolari eta gizon berezia izan zen. Gizon honen bitxikeriak eta ateraldi xelebreak Gregorio Mujika jaunak jaso zituen behin eta berriro berrargitaratu den Pernando Amezketarra izeneko liburuan.