Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bengoa Bengoa, Santiago

Arabar sindikalista (Olaeta, Araba, 1955). Maisutza Industrialeko ikasketak egin zituen Eibarko Armagintza Eskolan. 1972an, Altzolako Rodisa lantegian lanean ari zela hurbildu zen CCOO sindikatura. CCOOren bilakaeran erabakigarria izan zen Bartzelonako Asanblean parte hartu zuen. Bilera hartan higikunde sindikatu izateari utzi eta sindikatu gisa antolatzeko erabakia hartu zuen CCOOk. Arabako CCOOn hainbat kargu izan zituen, baita Kimika Federazioan ere. 1987an, Euskadiko CCOOren idazkari nagusi hautatu zuten eta kargu horretan egon zen 2000. urteko biltzarrera arte.