Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bengoetxea, Joxe Ramon

Euskal irakaslea eta politikaria. Zuzenbide eta Filosofia ikasketak egin zituen. Edinburgoko Unibertsitatean doktore tesia aurkeztu zuen (El razonamiento jurídico del Tribunal Jurídico o de las Comunidades Europeas, Oxfordeko Unibertsitateak argitaratua). Europar Komunitatearen Justizia Epaitegiko abokatu izan zen bost urtez. Zuzenbidearen teoriaren inguruko euskarazko testu liburu baten egile eta EHUko Zuzenbidearen Filosofia ikasgaieko irakasle titularra da. Urte eta erdiz Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde izan zen Eusko Jaurlaritzan.