Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bengalera

iz. Bangladesheko hizkuntza, 100 milioi hiztunetik gora dituen hizkuntza indoiraniarra, Mendebaleko Bengalan, Bangla Desh-en eta Assam-en hegoaldean mintzatzen dena. Jatorriz magadhiarra da eta radjbangsi eta sylhettia dira dialekto nagusiak. VIII. mende aurreko testuak gorde badira ere, bengalerazko literatura handia Chandi Bas poemarekin hasi zen (XV m.) eta Mukunda Ram delakoarekin segitu (XVIII m). XIX mendean, sanskritoaren eragina jaso zuen, Bankim Chandra eleberrigilearen bitartez nagusiki. Rabindranath Tagore eta Sri Aurobindo dira bengalerazko idazle aipagarriak; batak hizkera sotila erabiltzen du eta besteak filosofia eta esperientzia erlijiosoak ditu gai nagusitzat.