Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Benévolo, Leonardo

Arkitekto eta diseinatzaile italiarra (Orta, 1926). Liburu ugari idatzi ditu gaurko arkitekturaren ezaugarriei buruz eta antzinako arkitekturaren historiari buruz. Hiru hauek dira Benévoloren obra nagusiak: Hirigintzaren jatorria (1963), Arkitekturarako sarrera (1960) eta Hirigintza modernoaren jatorria (1967). Horiez gainera, beste liburu hauek ere idatzi ditu: Hiri europarra (1993), Hiriaren diseinua (1982) eta Infinituaren atzematea (1994), besteak beste.