Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barth, Karl

Suitzar teologo protestantea (Basilea, 1866 - Basilea, 1968). Bonngo unibertsitateko irakasle zelarik, Hitler-en gobernuak kendu zion postua. Barth-en dotrina, Kalbinoren erreformatik abiatzen da, eta predestinazioaren ikusmolde berria dakar. Teologiaren garbitasuna zaindu nahi du, desbideratze modernistak alboratuz (liberalismoa, laizismoa, historizismoa, nazismoa, humanismoa, etab.), eta Bibliara eta antzinako teologoetara itzuli beharra aldarrikatzen du. Haren eragina, intelektuala eta erlijiozkoa, eremu protestante osora hedatua da. Kirchliche Dogmatik (1927-1932-1951) da Barthen lan garrantzitsuena; bere «teologia dialektikoa» agertu zuen bertan.