Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bandung

edo Bandoeng. Java uharteko hiria (Indonesia), administrazioaren eta unibertsitatearen gune garrantzitsua. Aireportua. 1.462.637 biztanle (1980). Ehun langintza, industria kimiko eta mekanikoak; kautxua. Zeramika.  v  Asia eta Afrikako 29 estatuko ordezkariak bildu ziren Bandungen, 1955eko apirilean, kolonialismoaren aurkako politika bateratua zehazteko asmotan. Hizlari entzunenak Nehru (India), Txu En Lai (Txina) eta Sukarno (Indonesia) izan ziren.