Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bandolerismo

iz. Hist. Eskualde batean bandolero edo bide lapur taldeak izatea.  v  Espainiako hegoaldean, XIX. mendean, bandolero ugari izan zen. Literatura erromantikoan, eta geroago musikan, gai garrantzitsua izan zen bandolerismoa; bandoleroa pertsona galai eta abertzale agertzen da (Napoleonen osteen kontrako erresistentzian parte-hartzaile). Merimée-ren Carmen liburuak eta Bizet-en izen bereko operak, bandolerismoaren ikuspegi erromantikoa areagotu zuten.