Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aranzadi Irujo, Manuel

Nafar politikaria (Lizarra, 1882 - Lizarra, 1942). Gorteetan diputatua izan zen bi aldiz, nazionalisten aldetik, Primo de Riveraren diktadura baino lehen. Espainiako Lege Bildumak argitara ematen hasi zen 1929an, Espainiako legediaren argitalpenean oinarrituriko argitaletxe ospetsuena sortu ondoren.