Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arantzazu

Bizkaiko udalerria (Arratia eskualdea). 1997ko datuen arabera, 276 biztanle. Hizkuntza banaketa 1996an: 244 euskaldun, 25 ia euskaldun eta 14 erdaldun.  v  Oñati udalerriko auzoa. Bertan, Arantzazuko Ama Birjinaren Santutegia dago. 1969. urtean eraiki zen Oñatiko Arantzazuko Santutegi berria; zaharra XV. mendearen bukaerakoa zen. Proiektuan eta apainketa lanetan, Sáenz de Oiza, Laorga, Txillida, Oteiza, Basterretxea, Eulate, Muñoz, Egaña eta beste hainbat arkitekto, eskultore, margolari eta beiragile garrantzitsuk hartu zuten parte. Oso eraikuntza handia eta berrizalea da: 1.200 m2, argi zuzena barrenean eta diamante puntazko dorreak, frontoia erdialdean eta eskulturak kanpoaldeko fatxadan. Santutegi barruan XIII. mendeko Ama Birjinaren irudia dago. Eliza ukaezinezko edertasun basa ageri duen haitzarte gaitz baten erdian dago.