Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aranzabal Alkorta, Agustin

Gipuzkoar futbolaria (Bergara, 1973). "Gaztelu" Real Sociedadeko jokalari ohiaren semea. Zubietako harrobian sortutako atzelaria da Agustin Aranzabal. 1993an jokatu zuen lehenbiziko partida Espainiako futbol txapelketaren lehen mailan, eta orduz geroztik Realaren lehen taldean jarraitzen du. Espainiako Futbol Selekzioarekin ere maiz jokatu izan du; besteak beste, 2000. urteko Eurokopan parte hartu zuen.