Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aporia

iz. Zalantza, harridura. || Fil. Arrazonamendu batean azaltzen den kontraesana, konponbiderik ez duena, edo izatekotan, konponbide zaila duena. Paradoxa esaten zaio batzuetan aporiari, baina izen hura gehiago erabiltzen da ondoriora iritsi gabe bere baitan kontraesana duen azalpena aipatzeko. Azalpena ematean bere ukazioa gertatzen denean esaten zaio paradoxa. Aporian aldiz, denbora eta espazioari dagozkion kontzeptuetan azaltzea da arazoa. Aporiaren adibide klasikoa Eleako Zenonek proposatua da: Akilesek eta dortokak lasterketan egindako lehiaketarena. Dortoka Akilesen aurretik abiatzen bada, Akilesek ezin izango du inoiz dortoka harrapatu, Greziako gudarietan lasterrena bada ere; hain zuzen ere, Akiles dortoka abiatu den lekura iristen deneko, dortoka aurrera joana izango da, halako eran non Akilesek ezin izango duen hark uneoro kentzen dion alde gero eta txikiagoa, baina betiere aldea, ezereztu. Hau da, lasterketa batean bizkorrenak ez du inoiz garaituko motelena, lehenengo abiatzen bada.