Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Allen, Woody

(Jaiotza izena, Allan Stewart Konigsberg). Idazle, antzezle eta zinemagile estatubatuarra (New York, 1935). 1980tik aurrera urtean film bat egin du gutxienez. 1990eko hamarraldian zuzendu dituen filmetako batzuk hauek dira: Husbands and Wives (1992), Manhattan murder mystery (1993), Deconstructing Harry (1997), Sweet and Lowdown (1999). Sari asko jaso ditu bere ibilbide luzean; Oscar sariei dagokienez, hiru izan ditu: jatorrizko gidoi hoberenarena 1977an, zuzendari hoberenarena urte berean eta jatorrizko gidoi hoberenarena, berriro, 1986an.