Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Allâhâbâd

Indiako hiria (Uttar Pradesh), Ganges eta Yamuna ibaien bilgunean. 642.000 biztanle (1981ean). Administrazio eta merkataritza gune garrantzitsua. Nehru-ren sorterria.  v  Historia. Akbar enperadoreak berreraiki zuen Allâhâbâd, Prâyâg hinduarren hiri sakratu zahar baten gainean. 1857. urtean, bertan egokituriko ingelesek jasan behar izan zuten zipaioen setioa. Hiri honetara biltzen dira erromesak, kopuru handitan, Ganges ibaiaren uretan garbitzeko xedean (Mag Mela); hamabi urtez behin egiten da erromesaldi garrantzitsuena (Kumbh Mela).