Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Allègre, Claude

Frantses geokimikaria eta politikaria (1937). Ikasketak bukatu eta berehala hartu zuen irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren bidea. Hogeita hamar urte zituela zientzian doktore egin zen, eta aldi berean, globoaren fisikaren institutuko irakasle izendatu zuten. Alderdi Sozialistako kide izan zen 1973. urteaz geroztik eta Lionel Jospinen adiskide. 1981ean Alderdi Sozialistako idazkari nagusiaren aholkulari izan zen. 1988-1992 urteen bitartean Lionel Jospinen (garai hartan Hezkuntza ministroa) aholkulari berezia izan zen. Allègre izan zen, hain zuzen ere, garai hartako unibertsitaterako politikaren bultzatzailea. 1997an Hezkuntza ministro izendatu zuten. Allègren iritziz, burokrazia astunetik askatu behar da Frantziako hezkuntza.