Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Allégret, Yves

Frantses zinemagilea (Paris, 1907 - 1987). 1930eko hamarkadan harremana izan zuen ezkerreko giro intelektualarekin, eta garai hartan hasi zen zinema munduan lantxoak egiten, garai hartako zinemagile garrantzitsuenetako batzuen laguntzaile izatera iritsi zen arte (Cavalcanti, Renoir eta Féjosena, besteak beste). Hasierako film gehienak, era bateko eta besteko arazoak zirela-eta, ez ziren amaitu edota galdu egin dira. Simone Signoret antzezlearekin ezkondu zen eta elkarrekin egin zituzten zenbait film; haien artean nabarmentzekoa da Dedé de Amberes (1948). Bere karrera osoan zehar bi joera kontrajarri izan zituen: batetik historia ongi zehaztuak aktore zuzendaritza on batekin, eta bestetik, lan komertzialagoak. Lehen joerakoa da Harroak (1953), eta bigarrenekoa, berriz, Oasia (1955), Frantzian egin zen CinemaScopeko lehen filma. Cathérine Allégret antzezlearen aita da.