Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alzola Minondo, Pablo

Ingeniaria (Donostia, 1841 - Bilbo, 1912). Bilboko portuko Trianoko kaiak, Bilboko zabaldegiaren proiektua, San Francisco zubia, eta hainbat burdinbide (Zornotzatik Gernikara, Donostiatik Bilbora eta Bilbotik Santanderrera) egin zituen. Bilboko alkatea izan zen.