Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alvear, Carlos María de

Argentinako askatasunaren buruzagia, San Martinen hurbileko laguntzailea (Santo Angel, Misiones Orientales, 1789 - Washington, 1852). Argentina askatu ondoan, politika aurrerazalea bultzatu zuen (beltzen salerosketa debekatu, esklaboentzako askatasuna, titulu nobleen, maiorazkoen, torturaren eta Inkisizioaren deuseztapena) eta Uruguai Argentinaren mende ezarri nahi izan zuen. Montevideo espainiarrei konkistatu bazien ere, xede berberean ari ziren brasildarrek galarazi zuten asmo hau. AEBetan hil zen, Argentinako enbaxadore zelarik bertan.