Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alvarez Muro, Miguel Angel

Margolaria (Tolosa, 1927). Trebatze ikasketak Guardamino eta Martiarenarekin egin zituen, Donostian. 1946an Parisa joan zen lehen aldiz pintura heziketa osatu asmoz. 1947an Donostiako Udalaren beka batekin itzuli zen, 1955 arte urtero hiru hilabete Parisen ematen zituelarik. Certamen de Noveles Pintores de Guipúzcoa delakoan saritua izan zen 1944, 1946 eta 1948 urteetan (lehen saria, azken honetan). Lehen agerraldi garrantzizkoa Joven cosiendo koadroarekin egin zuen (Bienal Hispanoamericana de Arte, Madril, 1951). Gero, lan handiagoei ekin zien. Haien artean, nabarmentzekoak dira horma pinturak, oreka handia eta kolorearen sen fina erakusten dutenak: Antiguoko parrokia (Donostia, 1965), Leitza, Donostiako Industria Ordezkaritza, Bordeleko Nazioarteko Erakustazoka (1960), etab. Alvarez Murok beretu duen zenbait sari: Darío de Regoyos Saria (Donostia, 1954); Nazio mailako Pintura Lehiaketa, Zilarrezko Domina (Alacant, 1954); Eguberriko Lehiaketa, Lehen Saria (Donostia, 1957); Pabe, Urrezko Domina (1960); Gipuzkoako Ateneoko Saria (Donostia, 1988).