Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alexandro Joan Ia Cuza

Errumaniako lehen printzea (Husi, Moldavia, 1820 - Heidelberg, 1873). 1859. urtean Moldaviako printze, lehenik, eta Valakiakoa, ondoren, izendatu zuten. Bi lurralde hauek batu ondoan, Errumaniako estatua osatu zuen, Bukarest hiriburu bihurtuz. Lurjabeek gustuko ez zuten politika bat bideratu bazuen ere, 1866an abdikatu behar izan zuen.