Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alexandro Nevski (Alexander Iaroslavitx)

Novgorodeko Duke Handia (1236-1251), Vladimirko Printze Handia ondoren (Vladimir, 1220 inguruan - Gorodets, 1263). 1240ean, suediarrei nagusitu zitzaien Neva ibaiaren ertzetan (hortik Nevski izena). 1242an, Zaldun Teutoniarrak xehatu zituen Livoniako Peipus aintziran (Izotzeko Gudua). Mongolen basailu gisa gobernatu zuen, 1262. urtean ordaintzen zuen zerga gutxiagotzea lortu bazuen ere. Hil aurretik, Mosku printzerri txikia utzi zion Daniel seme gazteenari. Eliza ortodoxoak kanonizatua, Petri Handiak ordena errusiar bat sortu zuen haren omenean (1722); ordena militar sobietar batek ere izen hori bera hartu zuen (1942). 1938an, S. M. Einsenstein zinegile handiak Alenxander Nevski filme ospetsua egin zuen, Prokofieven musikarekin.