Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alexandro IIIa (Alexandrovitx)

Errusiako enperadorea (San Petersburgo, 1845 - Livadia, 1894). 1881-1894 bitartean izan zuen enperadoretza. Alexandro II.aren semea. Baltikoko herrien eta Asia aldean konkistatutako lurraldeen errusiartzea bultzatu, juduen aurkako jazarpenak antolatu eta Kaspiar itsasoan eta Sibirian zeharreko burdinbideak eginarazi zituen. Frantziarekiko elkar hartze militarra izenpetu zuen 1892an.