Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alexandro IIIa (Rolando Bandinelli)

168. Aita Santua (Siena, 1110 ‑ Civita Castellana, 1181). 1159-1181 bitartean izan zen Aita Santu. Frederiko Bizargorri germaniarrarekin bakea egin ondoan, Letrango III. Kontzilioa bildu, albiarrak eskumikatu eta Aita Santuak hautatzeko era aldatu zuen.