Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alexandra Feodorovna

Errusiako azken enperadorea (Darmstadt, 1872 - Ekaterinburg, 1918). Hesse-Darmastadteko Duke Handiaren alaba, Nikolas II. tsarrarekin ezkondu zen 1894an. 1905. urtetik aurrera Rasputinen eraginpean bizi izan zen. Boltxebikeek hil zuten, senar eta seme-alabekin batera, 1917ko iraultzaren ondoan.