Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alexandre, Libro de

(«Alexandreren liburua») Erdi Aroan Alexandro Handiaren gaia ukitzen zuten elezahar landuen gaztelaniazko bertsioa, XIII. mendearen erdian Juan Lorenzok idatzia. Iturri nagusiak Roman d’Alexandre frantsesa eta Gualterio de Châtillonen Alexandreis latinezko poema dira, azken hau Quintus Curciusen biografian oinarritua zelarik. Mazedoniako buruzagia alegiazko elementuez inguraturik ageri da, egiazko nortasuna desitxuratuz eta haren biografia abentura eleberri bihurtuz: Alexandroren amazonen aurkako borroka, Babiloniako ikusgarrien deskribapena, hegan egiteko makina, etab.