Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aleutiar Uharteak

(Ing. Aleutian Islands) Ameriketako ipar-sartaldeko uhartedia (AEB), Alaska Penintsula Ozeano Bareko Bering itsasartean barrena luzatzen dena. 150 uharte eta uharte txiki. 17.666 km2, 15.000 biztanle (1960an). Klima ozeanikoa, hotza eta oso euritsua.  v  Historia. Beringek eta Chirikovek esploratuak (1741), Siberiatik etorritako larru ehiztariak bizi ziren uharte hauek. Garai hartan 20.000 inguru ziren; 1885ean, tratu txarrek eta eritasunek ahulduta, 3.000 baizik ez ziren geratzen. Errusiak saldu zizkien uharte hauek, Alaskarekin batera, AEBei 1867an. Bigarren Mundu Gerran, horietako bitan egokitu ziren japoniarrak (1942ko ekaina-1943ko maiatza). Duela gutxi, K.a. 8000. urteko giza finkamenduak aurkitu dira bertan, ordurako Siberiatik etorritako herriek bizi zirelako adierazgarri.