Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alessandro Farnese, Parmako Dukea

Italiar arma gizona (Erroma, 1545 - Saint-Vaast, 1592). Bere garaiko kapitainik ospetsuenetakoa, Espainiako Koroaren zerbitzuan aritu zen. Joan Austriakoa hil ondoan, Herbehereetako gobernari nagusi izendatu zuten (1578). Arras eta Anberes hartu ondoan (1583-1585), Frantzian barneratu zen Henrike IV.a menderatu nahiz, lortu ez bazuen ere(1590). Filipe II.ak ordezkatu berria zen, zauri baten ondorioz hil zenean.