Departamento de Cultura y Política Lingüística

Zerain

Gipuzkoako hegoaldeko udalerria (Goierri). Mugak: iparraldean Mutiloa; ekialdean Segura; mendebalean Legazpia; hegoaldean Zegama. Garaiera, 338 m. 10,5 km2. 1997ko datuen arabera, 237 biztanle (zeraindarrak). Oria ibaia osatzen duten errekastoak igarotzen dira udalerritik. Euskara, gipuzkera. Hizkuntza banaketa 1996an: 3.581 euskaldun, 1.156 ia-euskaldun eta 2.050 erdaldun. Bertako ekonomia jarduera nagusia nekazaritzan (bazkarako landareak, barazkiak, fruitu arbolak, behi, ardi eta zerri azienda; langileen % 18,7) eta zerbitzuen alorrean (oinarrizko zerbitzuak; langileen % 23,9) oinarritua da. Dena dela jende asko (langileen % 57) Beasain, Legazpi eta Billabonako industrietara joaten da langile eta bigarren lanbide ditu baserriko betebeharrak. Aipagarriak dira Ama Birjinaren Jasokunde parrokia eliza (XVIII. mendean zaharberritua) eta Jauregitarren etxea. v Historia. Segurako herriaren mende jarri zen Zerain 1384. urtean auzo edo etxalde bat besterik ez zenean, eta egoera horretan egon zen 1615. urtean Filipe III.aren eskutik hiri-gutuna jaso zuen arte.