Departamento de Cultura y Política Lingüística

zepelin

iz. Aireontzi handia eta zurruna, von Zeppelin alemaniar kondeak asmatua.  v  Zepelinaren egitura duraluminiozkoa zen; zenbait ganbaratan ezarritako gas globoek airatzen zuten eta egitura guztia kotoizko oihalez estalia izaten zuen. Lehena 1900ean hegaldatu zen eta 128 m luze zen. Lehen Mundu Gerran, alemaniarrek zepelinak erabili zituzten Londres eta Paris bonbardatzeko. 1928an Graf Zeppelin globoak Atlantikoa igaro zuen eta harrezkero merkataritza hegaldi asko egin zituen. 1939an 245 m luze zen Hindenburg zepelin berriak izan zuen istripuan 13 lagun hil ziren, eta geroztik zeregin militarretan erabili dira soilki.