Departamento de Cultura y Política Lingüística

zentzumen

iz. Sentipen mota jakin bat hartarako den organo baten bidez hartzeko ahalmena.  v Fisiologiaren ikuspegitik, zentzumena edo zentzumenezko atzematea organismoak bere inguru edo barne giroan gertatzen diren aldakuntzen aurrean batez ere horretarako bereziak dituen parte edo organoen bidez aldakuntza horietan eralgitzen den energia bizi prozesuetara bihurtuz erreakzionatzeko duen gaitasun edo mekanismoa da. Konplexutasun handiko animalia guztietan barne edo kanpo kitzikadurak nerbio bulkada bihurtzen dira; bulkada horiek garunaren arlo berezietara igortzen dira, eta han aztertzen. Behin bulkada horiek aztertu direlarik, organismoa gai da kitzikadurari egoki erantzuteko. Bost zentzumen bereizi ohi dira animaliengan: ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena eta ukimena. Beste zentzumen batzuk ere bereizten dira, horren agerikoak ez badira ere: beroaren zentzumena, hotzarena, presioarena, oinazearena eta orekarena.