Departamento de Cultura y Política Lingüística

zentrifugatze

Zentrifugatu aditzaren aditz izena. v iz. Kim. Nahastura edo isurkari baten osagaiak bereizteko prozesua, nahasturari edo soluzioari indar zentrifugoa eragitean datzana. Zentrifugatzearen bidez osagaiak dentsitatearen arabera bereizten dira, eta osagaien dentsitatea zenbat eta berdintsuagoa den, orduan eta indar zentrifugo gehiago behar da. Prozesua lastertasun handiz biratzen diren ontzietan egiten da; konposatu, nahastura edo isurkaria ontzian sartzen da eta dentsitate handieneko osagaiak kanpoeneko aldera joaten dira indar zentrifugoaren ondorioz, eta dentsitate apalenekoak berriz barreneko aldean gelditzen dira.