Departamento de Cultura y Política Lingüística

zentrifugatzaile

iz. Teknol. Nahasturak zentrifugatzeko erabiltzen den tresna. Zentrifugatzaileak mota askotakoak izan daitezke, baina guztiek dute ontzi moduko bat zentrifugatu nahi den gaia sartzeko, eta, jasan behar duten biraketa indarra dela eta, guztiek izan ohi dute egitura sendoa eta oso orekatua. Lastertasunari dagokionez ere desberdintasunak izan daitezke batetik bestera; hala, industrian erabiltzen diren zentrifugatzaileak, adibidez, 100-40.000 itzuli egiten dituzte minutuko eta ultrazentrifugatzaileek (laborategietan eta erabiltzen direnek) 230.000 itzuli egin ditzakete.