Departamento de Cultura y Política Lingüística

Terrassa

Kataluniako ekialdeko hiria (Mendebaleko Vallés, Bartzelona). 159.530 biztanle. Industria hiri garrantzitsua da: ehungintza, metalgintza eta kimika industria. V-IX. mende bitarteko arkitektura elementuak (bisigodoak eta erromanikoaren aurrekoak) eta margolanak gorde dira Santa Maria, San Pedro eta San Migel eliza erromanikoetan. XII. mendeko gazteluaren hondakinak. Museo garrantzitsuak: Soler i Palet (Kataluniako zeramika) eta Biosca (ehungintzaren historia). v Historia. Bertan zegoen erromatarren garaiko Egara hiria. 450. mendean, bisigodoen garaian, apezpiku hiri garrantzitsu bihurtu zen. XII. mendean hasi ziren Terrassako oihalak famatzen eta XIII. mendean Mediterraneoko portu nagusietara esportatzen ziren. XVIII. mendearen bukaeran hasi ziren ehundegiak berritzen eta 1833an eman zituen lehen urratsak industria iraultzak, ehungintzaren eskutik betiere. Langile eta kataluniar abertzale erakundeek indar handia izan dute ordudanik Terrassa-ko hirian. 1950-1965 urteen bitartean ikusgarriro hazi zen hiria, Espainiako hegoaldeko etorkinez batez ere.