Departamento de Cultura y Política Lingüística

terrakota

iz. Suaren bidez erabat deshidratatutako buztina; buztin horrekin egindako gauzakia. Labean egositako zeramikarekin sortu zen terra-cotta eta oso antzinatik erabili da hainbat gauza egiteko: arkitekturako lanak (teilak, sarkofagoak etab.) eta irudiak (eskulturak) edo bestelako piezak (ontziak etab.). Terra-cottazko eskultura, erliebe eta apainduretan eguneroko bizitzako pasarteak eta pertsonak agertzen dira, errealismo handikoak, nahiz eta batzuetan karikaturak ere azaltzen diren; berezko kolorekoak edo kromatuak eta polikromatuak izan daitezke. Aipagarriak dira Egipto, Asiria, Pertsia, Txina eta Erdialdeko Amerikako terra-cottak; Berpizkundean hartu zuen maila gorena, Italian eta Alemanian batez ere, baina gaur egun ere egiten da. Terra-cotak egin dituzten artisten artean aipagarriak dira, besteak beste, Donatello, Houdon, Sullivan, Epstein eta Picasso.