Departamento de Cultura y Política Lingüística

Margalef López, Ramón

Espainiar ekologoa (Bartzelona, 1919). 1940ko hamarraldian amaitu zituen ikasketak eta Biologia Aplikatuko Institutuan hasi zen lanean; 1952an eskuratu zuen doktoregoa. 1960ko hamarraldian Ekologiako katedra lortu zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Uretako organismoen inguruko ikerketak egin ditu, eta ekologiaren printzipioei buruzko lanak prestatu ditu. Margalef irakaslearen ekarpen nagusietako bat izadiaren azterketetan, sistemen teoria, lengoaia matematikoa barne, erabiltzeko proposamena izan da. Proposamen horren azalpena zenbait artikuluren bidez egin zuen, adibidez La teoría de la información en Ecología (1957, Informazioaren teoria ekologian). Bestalde, ekologia jakintzaren alor zientifikoa dela defenditu izan du. Bere artikulu eta liburuen artean aipagarriak dira, besteak beste, Ecología (1974, Ekologia) eta La biosfera entre la termodinámica y el juego (1980, Biosfera termodinamikaren eta jolasaren artean).