Departamento de Cultura y Política Lingüística

Krenek, Ernst

Estatu Batuetako musikagilea, Austrian jaioa (Viena, 1900 – Kalifornia, 1991). Vienako akademian eta Berlingo kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Musika joera eta teknika ugari landu zituen. Neoerromantizismotik abiatu bazen ere, geroago idazkera atonalera iritsi zen, eta hau ere utzi zuen jazz-aren eraginari jarraitzeko. Nazioartean arrakasta handia izan zuen Jonny spielt auf! (1927, Jo ezazu, Jonny) operarekin, disonantzia espresionista eta jazz-aren eragina erakusten zuena. Lan dodekafonikorik aipagarriena Karl V (1933) opera da. Geroagoko lanetan teknika atonal librea erabili zuen (Bosgarren Sinfonia) eta prozedura elektronikoak (1958, Spiritus Intelligentiae).