Departamento de Cultura y Política Lingüística

Kremlin

Moskuko alderdi zaharra, XII. mendean Yuri Dolgorruki printzeak jasoriko zurezko gotorlekuaren lekuan dagoen, eta mendez mende osatuz joan den eraikuntza multzoa. Printze eta tsar-en bizilekua izan zen, eta 1917ko iraultzak sorturiko Sobiet Errepublika Sozialisten Batasuneko gobernu komunistak bertan hartu zuen egoitza. Bertan biltzen ziren Sobiet Gorena, Presidiuma eta Ministro Kontseilua. Komunismoa suntsiturik, gaur egun Errusiako Gobernuaren egoitza da.