Departamento de Cultura y Política Lingüística

konektibo

izond. Anat. Organo baten ehunak edo organoak elkarrekin lotzen dituen ehun multzoaz esaten da. Ehun multzo honek hutsuneak betetzen ditu eta organoei eusten die. Zuntzez eta zelula mota ugariz osatua da. Zuntzak bi motatakoak dira: zuriak edo kolagenoak eta sare itxurakoak. Zelulak lau motatakoak dira: fibroblastoak (zelula handi zapalak, zuntzak eratzen dituztenak eta ehun konektibo oso trinkoetan –gihar-zainetan, adibidez– ageri diren bakarrak), histiozitoak edo makrofagoak (fagozitosia egiten dutenak), plasmozitoak edo plasmaren zelulak (gehienbat digestio hodian daudenak) eta zelula gizenak (heparina sortzen dutenak, handiak, odolaren leukozitoen antzekoak). Osagarrien arabera, bi mota bereizten dira: lasatua (organo ugariren euskarria, garden biguna) eta trinkoa (zuntzak lautan edo soka moduko egituretan jarriak dituena; lokailuetan, dermisean eta gihar–zainetan ageri dena). Ehun konektibo lasatua, gantzezko zelulak dituenean, gantz ehuna deitzen da.