konduktantzia
iz. Elektr. Zirkuitu batek korronte elektrikoa eroateko duen gaitasuna. Konduktantzia erresistentziaren kontrako tasuna da: bakartzaile batek konduktantzia gutxi du edo batere ez; aitzitik, gaiak zenbat eta konduktantzia handiagokoak izan, hainbat eroale hobeak dira. Konduktantziaren banakoak mho du izena (erresistentziaren banakoa adierazten duen ohmaren alderantzizkoa, hain zuzen). 1 ohm-eko erresistentzia duen eroale baten konduktantzia da. Giorgi sisteman, siemens izenaz ezagutzen da mho banakoa.