konbultsio
iz. Med. Gihar baten uzkurdura bortitz nahigabea. Konbultsioak bi eratakoak izan daitezke: bat-bateko uzkurdura laburrak (konbultsio klonikoak), edo etengabeko uzkurdura, gorputzaren zurruntzea eragiten duena (konbultsio tonikoa). Eritasun ugarik eragiten dituzte konbultsioak: epilepsiak (konbultsio epileptikoa), eklanpsiak, pozoidurak, histeriak, koreak, meningitisak, etab. Haurrek maiz izaten dituzte konbultsioak, besteak beste sukar handiaren, idorreriaren edo hesteetako bizkarroien eraginez.