Departamento de Cultura y Política Lingüística

konbinazio

iz. Konbinatzea.  v  Mat. Elementu kopuru batetik aldi bakoitzean elementu kopuru bera hartuz osa daitekeen elementu multzo bakoitza.  v  Konbinazio bakunak edo errepikaziorik gabeko konbinazioak. m elementu n-naka hartuz gero lortzen diren konbinazioak; aukeratzen diren multzo horiek beren artean edukiaz bereizten dira, izaeraren arabera alegia, elementuek duten ordenak ez baitu zerikusirik. Adibidez, a, b, c, d eta e letrak binaka hartzen badira, ab, ac, ad, ae, bc, bd, be, cd, ce, eta de konbinazioak lortzen dira. m elementu n-naka hartuz gero lortzen den konbinazio kopurua gisa adierazten da, eta ondorengo formulaz kalkulatzen da:



Konbinazio kopurua gisa adierazi daiteke halaber. ik. koefiziente binomiala, konbinatoria.
 v  Errepikaziozko konbinazioak. m elementu n-naka hartuz gero lortzen diren konbinazioak; aukeratzen diren multzoetan ordena ez da kontuan izaten eta elementuak errepika daitezke. Goiko adibidean egindakoak errepikaziozko konbinazioak balira, hartan aipaturiko multzoez gainera, aa, bb, cc, dd eta ee multzoak agertuko lirateke, elementuak errepika baitaitezke. gisa adierazten da maizenik eta ondorengo formularen arabera kalkulatzen dira:



 v  Konbinazio lineala. E bektore espazioko x ’ bektore bat x 1, x 2,x 3,…,x p -p bektoreen konbinazio lineala da baldin eta a1, a2, …, ap eskalar izanik, x ’ bektore hori ondorengoaz adieraz baldin badaiteke: