Komsomolsk-na-Amure
Errusiako errepublikako ekialdeko hiria eta ibai-portua, Asiako ekialdean, Khabarovsk-eko kray edo lurraldean, Amur ibaiaren ertzean. 284.000 biztanle. Kultura, teknika eta industriagune garrantzitsua: altzairugintza, nekazaritza jarduerarako makineria, ontzigintza, zentral termikoa, petrolio findegia, ehungintza eta janari industria. Komsomolsk-eko hiria 1932. urtean sortu zen.