Departamento de Cultura y Política Lingüística

Komsomolsk

(Errus. Kommunistichesky Soyuz Molodyozhi. Eusk. “Gazteriaren Liga Komunista”). Errusiako Alderdi Komunistako gazteen erakundea, Kommunistichesky Soyuz Molodyozhi izenaren akronimoa. 1918. urtean sortu zen, eta garrantzi handia izan du Sobiet Batasunaren historian, bertatik sortu baitira buruzagi komunista gehienak. Komsomolskaia Pravda izeneko egunkaria argitaratzen zuen (14 milioi aleko argitalpenak 1980an).