Departamento de Cultura y Política Lingüística

erromantxe (rumantsch, grishun)

iz. Suitzako hego-ekialdean eta Italiako iparraldean mintzatzen den hizkuntza erretorromanikoa. Suitzan Grisoien kantonamenduan hitz egiten da batez ere, eta Sursilvan eta Sutsilvan dialektoetan banatuta dago. 1938az geroztik Suitzako hizkuntza nazionala dena, baina kantonamendurako, ez federaziorako. Erromantxezko testu zaharrena, XII. mendekoa. ik. erretorromanikoak, hizkuntzak.