Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Luis Camoes (1524?-1580)

Lufs Vaz de Camoes

Luis Vaz de Camoes-en gainean asko idatzi baldin bada ere, oso gutxi dira, egiazki, haren bizitzari buruz ezagutzen diren datuak. Camoes-en biografoak poetaren idazlanetatik ateratako aipamen eta erreferentzietan oinarritu dira, batez ere, haren bizitza osatuz (edo asmatuz) joateko. Egiaztaturik dauden datu bakanak kontuan harturik, eta zenbait hipotesi onargarriz baliatuta, hiru aldi handitan laburtuko dugu Camoes-en bizitza : 1524-1525etik 1553ra. 1524an edo 1525ean jaio zen, Lisboan, batzuen ustez, eta Coimbran, Santaremen edo Alenquerren beste batzuek diotenez. Simao Vaz de Camoes-en eta Ana de Sa-ren semea zen. Aita, aidanean, galiziar jatorrikoa eta aitoren semea («cavaleiro-fidalgo») zuen. Duela gutxi, nolanahi ere, zalantza batzuk sortu dira Luisen semetasunari (legezkoa ala sasikoa?) eta odol garbitasunari buruz (kristau zaharra ala herria?), eta, horrekin batera, haren familiaren pobrezia eta jatorri apala berretsi dira. Zeharkako aipamen batzuek eta, batez ere, haren obrak islatzen duen kultura zabalak pentsarazten dute Coimbran ikasi bide zuela, non, Luisen osaba bat, Bento Camoes, Gurutze Santua monasterioko priore eta Unibertsitateko kantzelari haitzen.

Ez dago, hala ere, Camoesek unibertsitatean ikasi zuela frogatzen duen dokumenturik . 1550erako Lisboan bizi zen, eta gauza jakina da jauregietako eta goi mailako nobleen aretoetan bezainbat ibiltzen zela aldirietako tabernetan eta emagaldu-etxeetan . Ceutara eginiko espedizio militar batean parte hartu zuen, eta hantxe galdu zuen eskuineko begia. Lisboara itzuli zenean, espetxean eta deserriturik egon zen Ribateixo-ko lurretan (Constancia-n?), aidanez, bere etxekoandreaganako -Violante de Andrade, Francisco de Noronharen, Linhareskobigarren kondearen, emaztea- eta haren alaba joanaganako maitasun suharra zela-eta. Berriro Lisboara etorririk, gorteko olerki liskarretan, amodio-gorteatzeetan eta kale borroketan eman zuen denbora. Borroka horietako batean (1552an) on Goncalo Borges zauritu zuen, erregearen ahaide bat, eta gartzelan sartu zuten. Zaurituak barkaturik, Camoes «erregearen zerbitzuan» itsasoratzeko baldintzarekin utzi zuten aske, 1553an.

1553tik 1568ra. Hiru urtetarako soldadu sarturik, Indiarako itsasoratu zen, eta handik, Malabarrera eta Malakako itsasartera egindako espedizioetan hartu zuen parte (Camoesek herak aipatzen ditu, hurrenez hurren, O poeta Simonides, falando elegian, eta junto de um seco, fero, esteril monte abestian). Haren lehen biografoaren -Pedro Mariz-en- arabera, Macaura jo zuen gero, eta zendu eta absenteen ondasunen arduradun kargua izan zuen lurralde hartan . Handik Indiara itzultzerakoan, Mekong ibaia itsasoratzen den inguruan, Camoes zetorren barkua urpera joan zen, eta zituen ondasun guztiak galdu zituen, bere burua eta Os Lusiadas izan ezik. Behin Goan zela, gartzelan sartu zuten dirua bidegabe erabili izanaren salaketapean, eta, geroago, berriro espetxean egon zen, zorrak zirela-eta.

Dirudienez, beltzak eta gorriak ikusi zituen Indiako egonaldian, aldi labur bat salbuetsita (1661-1664), On Francisco Coutinho erregeordearen babesa izan baitzuen urte horietan. 1568an, Portugala itzultzeko asmotan itsasoratu zen eta Mozanbiken aurkitu zuen haren lagun Diogo do Couto historialariak : idatzitako olerkiak Parnaso izenburupean bildu eta argitaratzeko prestatzen ari zen, miseria gorrian bizi zen bitartean, haina ostu egin zizkioten prestatzen amaitzerako . Coutok eta heste lagun batzuekbidaia ordainduta, urte hartan bertan itzuli zen Portugala.

1568tik 1580ra. Berriro Lisboan, Os Lusiadas (1572) argitaratu zuen eta on Sebastiao erregearen errenta murritz bat lortu ondoren, hari esker bizi izan zen txirotasun handian -haren biografoei kasu egitera, javatar morroi baten laguntzari esker-, harik eta 1580ko ekainaren 10ean hil zen arte. On Goncalo Coutinho aitoren semeak ordaindu zituen poetaren hiletak eta hilerriko gastuak, eta haren aginduz ezarri zuten hilobiaren gainean hilarri bat, idazkun honekin : «Aqutjaz Luis de Camoes, Principe dos Poetas de seu tempo. Viveu pobre e miseravelmente, e assi morreu.»» Erromantizismoaren garaian, poeta madarikatu, jeinudun eta ez ulertuaren irudia ezarri zitzaion Camoesi : erantzunik gabeko amodioz jositako bizitza gorabeheratsua, miserablea eta dohakabea egotzi zioten.

Baina inidi erromantiko hori alde bat utzita, heste bat ateratzen da, askoz aberatsagoa eta konplexuagoa, haren bizitza pertsonaletik eta idatzita utzi zuen obratik. Hasteko, kultura zabalaren jabe zen : Erdi Aroko kultur tradizioa bezainbat ezagutzen zituen Berpizkundeko filosofia, zientzia eta literatura berrikuntzak. Baina hezkuntza ez ezik, bizitzako esperientzia ere aberatsa zuen : kortesano, Lisboako herri giroa ezagutzen zuen hiritar, Ceutan soldadu, Indiara bideko bidaiari, abenturazale, kolonietako burokrata, eta bere gailentasun moralaz eta artistikoaz konbentziturik eta harro zegoen idazle. Horiexek izan ziren, hain zuen, Camoesen obraren hiru zutabeak : ikasketak, esperientzia eta jeinu sortzailea. Bera bizi zela, Os Lusiadas olerki epikoa eta beste zenbait poema baizik ez zen argitaratu.

Hura hil eta gero argitaratu ziren haren poesia lirikoa, antzezlanak eta eskutitzak.

 

Os Lusiadas

Portugaldar literatura osoko obra gorenekotzat jotzen da Os Lusiadas ( 1572, Lusitaniarrak) . Lisboako presondegian, Macau-n, Goako gartzelan eta "izurri handiaren" garaian idatzi zuen Camoesek esandako poema epikoa, eta zorigaitz horiek guztiek, idazlearen gogoan eragina izateaz gainera, haren idazlan hoberena idazteko baitezpadakoak zitzaizkion beste errealitate batzuk hurbiletik ezagutzeko aukera ere eman zioten.

Esan liteke Os Lustadas dela Berpizkundeak eman zuen gai modernoko epopeia handi bakarra : Portugalen eta herrialde haren konkisten historia kontatzen da, Vasco da Gamak Indiara egindako bidaiaren kontakizunean aitzakia harturik. Nabaria da, obran, Ariostoren eragina, zortziko errimatuen erabileragatik, eta Virgiliorena, herriz, olerkiaren bertso egituran antzematen da. Hala ere, funtsezko ezaugarri batek bereizten du Camoesen lana aipatutako beste bien obretatik: italiarra fabulazioan eta erromatarra mitologian oinarritzen ziren bezala, Camoesek Europako heste ezein epikak ezin izan zuena lortu zuen, hau da, arazo historiko bat, arranditsua eta epikoa izanik ere, literatur errealitatera aldatzea.

Os Lusiadas-en modu zoragarrian ehotzen dira historia eta elezaharra, kristauen mundua eta jentilena, eta harrigarriro bilbaturik daude ideia kristauak eta mitologia paganoa. Esate baterako, portugaldar espedizioaren xede handietako bat -Camoesek berak baiesten duenez- Kristoren fedea zabaltzea eta islama errotik erauztea zen, eta eginkizun horretan, Venus zen portugaldarren babesle handia, eta Bako, aldiz, etsairik handiena. Azkenean, jainkoen batzar batean, Jupiterrek islamaren erorketa eta Ebanjelioaren garaitia iragartzen ditu.

Obra honetan, elkarrekin ezin uztartuak diruditen hiru elementu batzea eta maisutasun handiz garatzea lortzen du Camoesek : klasizismo greko-erromatarra, Erdi Aroko kultura tradizioa eta abertzaletasun humanista . Portugaldar poeta handiaren ahalegin handienetako bat, izan ere, ekialdeko eta mendebaldeko zibilizazioak hurbiltzea izan zen. Ez da harritzekoa, nolanahi ere, bizitzaren erdia ekialdean eman ondoren, hango kultura estimatzen ikasi izana : kultura unibertsalaren sehaska izatea aitortzen zion Camoesek.

Poemaren hasieran, Vasco da Gama eta haren ontzidia aurkezten dira ozeanoan, Madagaskar uhartearen eta Etiopiako kostaren artean ; lehorreratzeko hainbat ahalegin egin ondoren, azkenean lortzen dute kostara heltzea eta harrera ona egiten diete Melinda erregearen erresuman. Han, Vascok ordu arteko itsas ibilbidean jazo zaizkion gertakari harrigarriak kontatzen dizkio erregeari,Adamastor erraldoi beldurgarriaren istorioa barne dela, zeinak, Tetisek lurrezko bihurturik -Esperantza Oneko lurmuturra-, ez baitzien utzi nahi Ozeano ezezagunean sartzen, jasan beharko zituzten zorigaitz ikaragarriak iragartzen zizkiela. Kontakizun horren ondoren, Vasco berriro itsasoratzen da bere ontzidiarekin eta Malabar kostako Caliput-era heltzen da. Herrialde hartan egin zieten harrera, abenturak eta itzulerako bidaia kontatzen dira olerkiaren amaiera arte, azkenean, Portugalgo erregearen oinetan uzten dituztelarik beren bidaldi luzean eskuratutako opariak.

 

Olerkari liriko eta antzerkigile

Baina Camoes, Portugalgo olerkari epiko handiena ez ezik, poeta liriko bikaina izan zen. 1568an, olerki bilduma bat prestatzen aritu zen Mozanbiken, O Parnaso izenburupean, baina ostu egin zizkioten Lisboara itzultzerako. Rimas izeneko poema liburua egilea hil eta gero argitaratu zuten, 1585ean. Camoesen olerkietako gai nagusia ezinezko amodioa da -maitasunezko neoplatonismoa-, sofrikarioan gozatzen dena, eta malenkoniak protagonismo berezia du haren olerkigintzan. Histura hori, pixkanaka-pixkanaka, ezkortasun bilakatzen joan zen, esaera poetikoen bitartez adierazten zela : <~ongia ihesi doa, gaitza hazi egiten da urteekin» ; «amodio itsuz gaixo dago, sentitzen duena, aurka egiten diona, obeditzen diona» ; «ezerk ez du irauten bizitza honetan : berehala desagertzen da nekez baizik heltzen ez dena Rimas olerki liburuan denetik baldin badago ere -italiar estiloko cancdes deituak, elegiak, Virgiliorenen tankerako eglogak, lirika galego-portugesaren tradizioan kokatzen diren olerkiak-, Camoesen konposizio lortuenak, segur aski, sonetoak izan ziren.

Izan ere, Petrarcak Europa osoan izan zituen jarraitzaile hoberenetakoa izan zen, baina, horrekin batera, portugaldarraren sentiberatasunari egotzi behar zaizkion lorpenak erdietsi zituen. Hala, Camoesen maitasun sentimendua ez da agortzen Petrarcaren jarraitzaile gehienen neoplatonismo hutsalean ; aldiz, gardentasuna eta zintzotasuna ezaugarri dituen olerkigintza da harena.

Esandako guztiaz gainera, hirei antzezlan utzi zituen idatzita Camoesek, 1645 arte argitaratu ez baziren ere. Esan liteke, hirurak Gil de Vicenteren Berpizkundeko antzerki hasi-masikoaren jarraipen direla, lirikatik gehiago dutenak dramatik baino, bertsozko hainbat konposizio -erromantzeak, — pastorelak", etab.- tartekatzen zaizkiela. Horrela, Empbatrioes (Gonbidatzaileak) izenekoan, Plauto imitatu zuen, baina aitortu behar da komikotasun handiko egoera sortu zuela ; Filodemo (felo o demo % « deabruak egin dw»), eleberri tankerakoa, Goan antzeztu zuten, 1555ean, egilea Malakako itsasartean borrokan zela, eta obra horretan La Celestina-ren nolabaiteko eragina ikusi dute batzuk ; Rey Seleuco izeneko fartsan, herriz, pertsonaiak Mahai Biribileko zaldunen artetik hartuak daude eta protagonistak bere maitalea uzten dio semeari.

Antzezlan hori zela-eta, Camoesek arazoak izan zituen gortean : antzekotasun nabaria baitzegoen joan printzeak -aurrerago Joan III.a- gero amaizun izango zuenarekin izandako maitasun harremanen eta obran deskribatzen zen egoeraren artean.