Departamento de Cultura y Política Lingüística

Izadi Jakintza»Izadi jakintza

Gizakiaren arnas aparatua: anatomia, fisiologia, eritasunak

1. Irudia: Gizakiaren arnas aparatua, gas trukea gertatzen den bukaerako parteen xehetasunak ageri dituena.<br><br>324

LABURPENA: Oxidazio biologikoa (zelula arnasa) egin dezaten, zelulak oxigenoz hornitzeko eginkizuna duen funtzioa da arnasa hartzea.

Gizakiaren arnas aparatua egitura espezializatuen multzo bat da, kanpoaldearen eta barnealdearen arteko gas trukea errazten duena. Anatomiari dagokionez, bi partetan dago banatua, goiko arnas aparatua eta behekoa, faringeak bereizten dituela. Sudurrean, sinuetan eta nasofaringean ?goiko aparatua?, airea irazi, hezetu eta berotu egiten da; gero, laringe, trakea, bronkio nagusi eta hodi gero eta txikiagoetan barrena ?beheko aparatua?, albeoloetaraino iristen da airea; kapilar sare trinko batez daude inguratuak, eta albeoloen eta kapilarren artean gertatzen da gas trukea. Albeoloek eta bronkio nagusietatik abiatzen diren hurrenez hurreneko adarkadurek osatzen dituzte birikak.

Arnasaren erritmoa borondarearen mendeko ez diren guneek erregulatzen dute, nahiz eta zenbaitetan erregula dezaketen, modu kontzientez, nolabaiteko borondatez alegia, zerebrotik datozen bulkadek ere.

 

Sarrera

Zelulek, energia hartzekorakoan beren egitekoa bete dezaten, oxigenoa behar dute elektroien azken hartzaile gisa. Izan ere, oxigenoa kentzen bazaie hil egiten dira, eta, horregatik, etengabea da trukea organismoen eta organismoak bizi diren ingurunearen artean. Gas trukeak (horixe da hizkera arruntean, oker, arnasatzat hartzen dena), zelula bakoitzera joango den oxigenoa hartzea suposatzen du, eta CO -a arnasean 2 , eratzen dena, jaurtikitzea; azken prozesu hori erreakzio kimiko sail bat da, molekulak endekatu eta energia lortzean datzana, oxigenoa kontsumituz eta CO askatuz.

2 Zeluletako gas trukea difusioz gertatzen da; prozesu hori, hein handi batean, zelularen eta zelula inguruaren kontzentrazio diferentzien mendekoa da. Oxigenoa hornitzen duten aireak edo urak etengabe berritu behar dira, aireztatze bidez; hau da, izaki biziek etenik gabe mugiarazi behar dute gorputzeko kanpo zelulak inguratzen dituen ura edo airea; beste era batera, baina gauza bera egiten dute arnas egitura espezializatuetako zelulek ere.

Animalia askok ?uretakoek batez ere? oso handia dute, bolumenaren ondoan, gainaldea, eta, hori dela-eta, gorputz azalaren bidez egin dezakete gas trukea; hau da, ez dute azaletik oso urrun dagoen zelularik,beharrezko duten oxigeno dosia iritsi aurretik hilko bailirateke. Hala ere, ez da pentsatu behar arnasketa modu hori tamaina txikiko animaliei soilik dagokienik; badira neurriz handiak izan daitezkeen belaki eta knidario mota batzuk, eta arnas aparaturik gabeak halere. Halako kasuetan, oso apala izaten da zelula metabolismoa (oxigeno gutxi ?behar du? animaliak), edo oso garaia animaliaren ur edukia (materia bizi ?eraginkor? gutxik dihardu lanean). Arau orokor gisa, esan daiteke organismoek, neurri batetik gora, ez dutela aski izaten azaleko zeluletan hartutako oxigenoa.Hala, animalia handi konplexuek horma meheko egitura espezializatuak behar dituzte, gasen difusio erraztuko dutenak. Bitxia badirudi ere, egitura horiek hezetasuna behar izaten dute; hala, oxigenoa eta CO2 uretan solbatzen dira animaliaren barrura igaro baino lehen. Esan daiteke izadiak irtenbide berriak asmatzen dituela aurrekoen gainean, eta hori erakusten duen beste froga bat dela hau. Itsasoan du bizitzak jatorria, eta neurri batetik gorako lehen izaki bizi zelulanitzetan arnas egitura bereziak garatu ziren uretatik oxigenoa hartzeko, zakatzak. Bilakaeran zehar, egitura horiek, gorputz azalean zeudenak, aldatu egin ziren eta barneko bihurtu (hainbat bidetatik, eta une desberdinetan), organismoak inguru lehor baina oxigenoz aberatsago bat koloni- 323zatzen hasi zirenean (lehorra); baina zakatzen sistema zaharra, gasak uretatik hartu behar zirena, mantendu egin zen egitura berrietan.

Arnas egitura espezializatuak izatea ez da aski oxigenoa barreneneko zeluletara behar den kopuruan eta behar den lastertasunez irits dadin; gasak banatzeko sistema bat ere behar da, hau da, zirkulazio aparatua; aparatu hau, bilakaeran, txegoste prozesuei loturiko elikagaien banaketari loturik sortu bazen ere, gasen trukean ere berehala izan zuen zerikusia. Horregatik, odol kapilar askok hornitzen dituzte arnas egiturak; horrela ziurtatzen da gasen garraio egokia.

Era askotako arnas egiturak dira gas trukea egiteko helburua dutenak; gizakiarengan, goi mailako ornodun gehientsuetan bezala, birikek betetzen dute eginkizun hori.

Odolak garraiatzen ditu gasak; odolaren berezko garraio ahalmena oxigenoarekin konbinatzen diren arnas pigmentuek areagotzen dute. Giza odolaren kasuan, hemoglobina da pigmentu hori, garraio ahalmena 75 bider ere gehitzen duena, eta eritrozitoen barruan dagoena; pigmentu hori ohikoa da ornodunetan, ornogabe askok ere baduten arren. Hemoglobina ez da gai bakar bat; izen horren pean kimika gai elkartu sail bat dago (proteinak), elkarren artean lotura estuak dituztenak.

 

Gizakiaren arnas aparatuaren anatomia ( 1. irudia )

Gizakiaren arnas aparatuaren osagaiak dira, alde batetik, birikak, atmosferaren eta odolaren arteko gas trukerako banaketa gainaldea direnak, eta, beste aldetik, atmosferaren eta zirkulazio aparatuaren arteko garraio sistema bat, barneratutako airea eta botatakoa bideratzen duena. Hodi bakar batekin hasten da garraio sistema hau, eta, ondoren, behin eta berriz zatikatzen da, harik eta gero eta kalibre txikiagoa duten hodi sistema bat sortzen den arte; sistema horren bukaerako adarrak albeolo izeneko zaku hondoetara zabaltzen dira; horiek dira biriken osagai nagusiak, hau da, gas trukea egiten den arnas aparatuaren puntu bakarra.

Anatomiari dagokionez, arnas aparatua bi partetan dago banatua: goiko arnas aparatua eta beheko arnas aparatua, faringeak banatzen dituela (eztarri ere deitzen faringeari); faringea, nolanahi ere, txegoste aparatuaren partetzat hartzen da, eta atzetik, bi adarretan banatzen da: esofagoa (txegoste aparatua) eta trakea (arnas aparatua), geroago ikusiko duguna.Arnasaren mekanika : arnasa hartzea eta botatzeaArnas bolumenak eta ahalmenaGas trukeabaten bidez , airea sartzen da biriketan ? arnasgora ?, eta handik ateratzen ? arnasbehera ?. Oxigenoa etengabe igarotzen da albeoloak betetzen dituen airetikArnasaren erritmoaren erregulazioa

 

Goiko arnas aparatua

Elkarren artean loturiko husguneez dago osatua: sudurra, sinuak eta nasofaringea.Husgune horietan, airea iragazi, hezetu eta berotu egiten da. Bestelako funtzioak ere badituzte organo hauek; sudurrean usain epitelioa edo pituitaria horia dago, usaimenaren kokagunea. Sudur sinuak fonazioaren erresonantzia barrunbe dira (soinuak igortzeko), eta Eustakioren hodiek berriz erdiko belarriko barrunbeekin lotzen dute nasofaringea, halako eran non oreka sortzen duten erdiko belarriko eta inguruko presioen artean.

Airea sudur zuloetatik sartzen da gorputzean; sudur zuloek sudur barrunbeetan dute jarraipena, eta goieneko partean dago usaimen epitelioa. Kartilagozko ehunez osaturiko egitura batek, sudur hezurrak, banatzen ditu sudur barrunbeak (bi). Barrunbe bakoitza bi partetan dago banatua: bada parte zabal bat, ataria, sudur zuloen atzean dagoena, eta arnas parte bat, barrunbearen gainerako partea hartzen duena. Hezurrezko hiru irtenune ditu sudur barrunbeetako bakoitzak, bata bestearen gainean, goiko, erdiko eta beheko kornete deituak, eta airea igarotzen den gainaldea zabaltzen dutenak.

Sudur barrunbe bakoitza burezurreko beste lau barrunbe txikirekin komunikatzen da, sinuekin; kokatuak dauden hezurraren arabera, kopetakoa, etmoidala, esfenoidala eta barailekoa deitzen dira; azkena da, barailekoa, bolumenez handiena. Horietan sortzen da mukia, gero sudur aldera joaten dena.Kaliz formako zelulekiko epitelio estratifikatu ziliodun batek estaltzen du (arnas epitelioak) goiko arnas aparatuaren ehun egitura; epitelioak mukia jariatzen duten zelulak dauzka, eta mukiak mintz moduko bat eratzen du arnasbideen barrenaldean, babesle garrantzitsua dena, hautsa eta zatikiak harrapatzen baititu ez daitezen biriketara iritsi. Epitelio hori guruin askoko ehun konjuntibo baten gainean dago ?lamina propia delakoan?; arnasaren muki mintza deitzen zaio epitelio eta lamina propiaren multzoari. Sudur barrunbean muki asko isurtzen du epitelioak, zenbaitetan eguneko ia 400 ml-raino; muki horrek epitelioa estaltzen du, eta bertan geratzen dira harrapatuta airean dauden hauts zatikiak, beheko arnas aparatuaren ehun kontu handikoraino iritsi gabe. Mukiak ur asko du, eta ur hori hartutako airera igarotzen da, airearen hezetasunaren araberako kopuruan; hala, muki jarioa handia izaten da hotz handiko egunetan (tenperaturaren ondorioz aireak hezetasun gutxi duenean), edo lainoa denean (hezetasuna handia denean). Arnasaren muki mintza gorri-gorria da, odol kapilar asko baitauzka; gorputzean sartzen den airea berotzen du, eta horrek egokitua egon behar du aldaketarik ez sorrarazteko gorputzean (hau da, barruko organoek ezin dute tenperatura galdu). Frogatua ez badago ere, bada iparraldeko biztanleek sudurra irtenagoa dutela esaten duenik, barneratutako aireak ukipen eremu handiagoa izan dezan berotzen duen mintzarekin. Mukia, bere eginkizunak bete ondoren, faringerantz joaten da, eta han irensten da.

Sudur barrunbeetatik, koana izeneko atzeko bi irekiguneetatik ateratzen da airea.

Arnasa ahotik har daitekeen arren, hobe da sudurretik hartzea, era horretan airea garbitu, hezetu eta berotu egiten baita. Ahotik nahiz sudurretik sartu, nasofaringetik eta faringetik igarotzen da gero airea, eta hortxe uzten du goiko arnas aparatua.

 

Beheko arnas aparatua.

Faringetik igaro ondoren, laringean sartzen da airea; beheko arnas aparatuan airea ez den zerbaiten sartzea eragoztea da laringearen eginkizun nagusia; ?birikaren zakur zaindaria? deitzen zaio. ?Intxaur? deritzana kartilagozko irtenunea da, laringeak goialdean eratzen duena.

Hainbat kartilagok osatzen dute laringea; tiroidea da handiena, tximeleta hegoen formakoa, intxaurreko irtenunea osatzen duena; krikoidea, tiroidearen azpian dagoena, eta ehun konjuntibozko ligamentu batez harekin lotua; horrez gainera, badira bi kartilago txiki ere, arritenoide izenekoak, aurreko biak lotzen dituen ligamentuaren alboatzean daudenak. Kartilago horien gainean bi guruin endokrino daude, tiroidea eta paratiroidea. Kartilagoez gainera, laringeak hezur bat du, hioidea; tiroidearen gainean kokaturiko ferra baten forma du, eta ligamentu batez dago harekin lotua (2. irudia).

Ugaztun gehienek ahots hariak dauzkate laringean. Epitelioaren tolesak dira, eta, airea igarotzen denean, gihar batzuek eragindako tenkaduraren arabera, dardaratu eta soinu zorrotzak edo lodiak (tonua) sorrarazten dituzte. Izan ere, fonazioa oso gauza konplexua da; mihiak, ezpainek, aho sabaiak eta egitura horiekin loturarik duten barrunbeek parte hartzen dute fenomeno horretan. Ahots hariek, gainera, beheko arnas aparatua babesten dute, gorputz arrotzik sar ez dadin; beheko arnas aparatuan, arnas epitelio batek estali gabeko parte bakarra da; epitelio lau estratifikatu batek estaltzen ditu, eta horrek harien erresistentzia mekanikoa areagotzen du.

Irenstean, epiglotisak ixten du laringea; hiruki formako fibrokartilagozko tolesa da, arnas hodian ura edo elikagaiak sartzea eragozten duena; hori gertatzen bada, eztul erreflexu bat gertatzen da, sartutakoa kanporatzeko.

Egile batzuek ez diote halako garrantzirik ematen, hori dela-eta, epiglotisari; horien ustez, laringeari dagokio batez ere eginkizun hori, irenstean goraka eta aurreraka egiten duen mugimenduari. Izan ere, normal irensten dute epiglotisa kendu zaien pertsonek.Laringetik trakeara igarotzen da airea; hodi malgu bat da, 12 bat cm luze, ehun konektibo fibroelastikoz eta kartilagoz osatua, arnasa hartzean luzatzen eta zabaltzen dena. Ferra formako 20 kartilago ditu euskarri, elkarren gainean jarriak, organoaren husgunea inguratzen dutela; hatz mamiak intxaurraren azpi-azpian ipiniz ?uki? daitezke kartilago horiek; gune hori bilatzen da hain zuzen trakeotomia egiterakoan, goiko arnasbideen traumatismoz-edo arnasa eragotzita geratu denean.

?Ferra formako? kartilagoen mutur irekiek atzerantz egiten dute, eta ehun konjuntiboak eta gihar lauek ixten dute bi muturren artean geratzen den gunea. Muki mintzez dago estalia barneko husgunea; epitelioa zilindro formakoa, zilioduna eta pseudoestratifikatua da, kaliz formako zelula askokoa.

Trakea kartilagozko bi bronkio nagusitan dago zatitua, kalibrea txikiagoa delarik lehen saihets hezurraren parean. Bronkioak biriketara doaz, eta egitura trakearenaren oso antzekoa dute, desberdintasun histologiko batzuekin. Biriken barruan, bronkio senkundarioetan banatzen dira bronkio nagusiak, eta horiek birika lobuluetara joaten dira (ikus aurrerago), berriz ere zatitu aurretik hirugarren mailako bronkioak eratzeko; hirugarren mailakoak lobulu bakoitzaren segmentuetara doaz, eta horrelajarraitzen dute, hurrenez hurren, gero eta diametro txikiagoako hodiak osatzen dituztela, bronkioloak; gizakiarengan, 20 bider ere zatitzen da bronkio zuhaitza. Hodi horietan, bukaerako bronkioloak dira diametro txikienekoak, arnas aparatuaren parte huts-hutsik eroalearen bukaera direnak; ondorengo adarkadurek, gero eta gehiago, gas trukearekin dute zerikusia. Hortik aurrera, adarkatu egiten dira bukaerako bronkioloak, eta trantsizioko bideak osatzen dituzte, arnas bronkiolo eta albeolo garraiari izenekoak, gasen trukean gero eta parte handiagoa hartzen dutenak. Espazio zabalduetan amaitzen dira, albeolo zakuetan. Adarkadura horietan guztietan zehar, aldatu egiten da ehun egitura: epitelioaren loditasuna aldatzen da, kaliz formako zelulen proportzioa gutxiagotzen, kartilagoak galtzen dira, etab.Birikak bi organo elastiko dira, konikoak formaz, elkarrengandik banatuak eta pleura barrunbeetan kokatuak; badute zerikusirik gorputzaren tamainarekin, eta bi poltsa independente dira, pareta finekoak, mediastinoak banatuak, enbrioaren faringearen aurrealdearen kanporatze batetik datozenak.

Toraxean daude, barrunbe hori eta sabelaldea banatzen dituen diafragmaren gainean; atzean bizkarrezurra dauka toraxak, eta saihets hezurrak eta bularrezura aurrean.

Ezkerreko birika txikiagoa da, bi parte edo 325lobulu dauzka, eta eskuinekoak hiru; lobulu bakoitza parte txikietan dago zatitua, edo segmentuetan, eta horietara iristen dira bronkioen adarrak.

Pleura zaku baten barruan dago birika bakoitza; epitelio eta ehun konjuntibozko mintz mehe bat da, birika edo errai pleura deitua, birikei estu atxikia. Lehen aipaturiko pleura barrunbeak bereizten du birika pleura toraxaren barrunbea estaltzen duen torax pleuratik edo pleura parietaletik. Pleura barrunbea kolore argi eta serum itxurako jariakari mintz batez dago estalia, eta, esan bezala, bi pleurak banatzen ditu, arnasa hartzean igurtzirik ez dadin izan. Horrez gainera, pleura barrunbeak koltxoi papera ere betetzen du, ez ditzaten birikek ?zintzilik baitaude toraxaren barruan?, saihets hezurrak jo, gorputza mugitzen denean.

300 milioi albeolotik gora dute birikek; birika ehunaren masa nagusia osatzen dute, kapilar sare trinko batez daude inguratuak, eta atmosferaren eta odolaren arteko gas trukea egiten den anatomia substratua dira.

Albeoloak truke gainalde izugarria dira, 50-100 m 2 inguru guztira; eta kapilar sarearen gainaldea berriz 90 m 2 baino gehiagokoa dela kalkulatzen da.

Hiru eratako ehun osagai dira albeoloetan: azaleko epitelioa, hiru zelula motez osatua(I, II eta III motak), ehun konjuntiboa, eta 7-10 mikrako diametroko odol hodiak, albeolo bakoitza inguratzen dutenak, eta biriketako arteria sistemaren bukaera direnak.

Beste bi osagaien artean dago ehun konektiboa. Gasak oso erraz difumina daitezke albeoloaren pareta guztiz finetan barna; bi mintzek bakarrik, albeolo pareteko epitelioak eta kapilarren endotelioak, bereizten dituzte albeoloen barneko airea eta odola.

Albeoloak geruza isurkari guztiz mehe batez daude inguratuak. Isurkari hori urak eta proteina lipidiko tentsoaktibo batek osatzen dute; II motako zeluletan ekoizten da, eta azaleko tentsioa gutxitzea du eginkizuna, era horretan albeoloaren kolapsoa eragozten duela. Ez da ahaz tu behar albeoloak oso txikiak direla; paretak elkarrengandik gertu samar geratzen dira, eta erraz gertatuko lirateke kapilaritate fenomenoak, paretak itsatsiko lituzketenak. Urezko mintzak gasak solbatzea errazten du, lehen ikusi den bezala; aireak, botatzen dugunean, ur lurrina izaten du; egun hotz batean leihoko kristalaren ondoan arnasa botatzen badugu, berehala ikusiko dugu nola lurrintzen den airea.

Bai trakea, bai bronkioak ?ez ordea arnasbide mehenak?, epitelio ziliodunez daude estaliak, mukia darioten zelulekin; egitura horrek airearekin sartzen diren zatiki arrotzak eta bakterioak beretzen ditu, zilioen mugimenduek faringerantz bidaltzen dituzte gero, eta han irentsi egiten dira. Goizetan izaten den ahots marrantak mukien irensteaerrazten du, mukia gehixeago pilatzen baita lo gaudenean.

Mukiak gai arrotzak biriketaraino irits daitezen eragozten du; alabaina, tabakoaren kea osatzen duten zatiki fin-finak albeoloetaraino iristen dira, eta han geratzen dira luzaro, makrofagoek fagozitatzen dituzten arte. Keak arnasbideetan duen eragina agerikoa da; narritadurak muki gehiago sorrarazten du arnasbideen gainaldea babesteko, eta, hori dela-eta, marranta joera handiagoa izaten dute erretzaileek (ezabatzeko eta eransteko).

 

Arnasaren mekanika : arnasa hartzea eta botatzea

Gizkiaren birika aireztatzekoa da, hau da, modu aktiboz gertatzen da airearen berriztatzea birika barruan. Aireztatzea konbekzio mugimendua da, arnasgoraren eta beheraren aldizkatzeak sortua. Denbora tarte labur bat izaten da bi mugimendu horien artean, eta tarte horretan odolarekin harremanetan jartzen da aire arnastu berria.

Arnasa hartzen dugunean, prozesu mekaniko baten bidez, airea sartzen da biriketan ?arnasgora?, eta handik ateratzen da ?arnasbehera?. Oxigenoa etengabe igarotzen da albeoloak betetzen dituen airetik odolaren aldera, eta CO 2 a kontrako norabidean joaten da; biriketako oxigeno kopurua ez da ia aldatzen, eta arnasaldiak errepikatuz (geldirik gaudela hamabi bat aldiz minutuko) lortzen den gauza da hori.

Arnasgora eta arnasbehera aireztatze giharren jardunaren ondorio dira; jardun horren ondorioz, handitu edo txikitu egiten da toraxa. (?Bularra puzten? dugunean, birikak asko betetzen ditugu, eta handiagoak garela dirudi). Hauek dira prozesu honetan parte hartzen duten giharrak: * Diafragma. Birika barrunbearen oinarria da. Uzkurtzen denean ?arnasa hartzean? (3. irudia), zapaldu egiten da, eta beherakamugitzen. Gihar hau da bularraldea gehiena handitzen duena, eta, arnasa normal hartzean, aski izaten da diafragmak eragindako mugimendua; arnasbehera, berriz, pasiboki gertatzen da.

* Saihets arteko giharrak. Barnekoak eta kanpokoak dira. Barnekoak saihets hezurren barrenaldean daude, eta arnasbeheran jarduten dira, saihetsak goratuz.

* Beste giharrak. Beste gihar batzuk ere mugitzen dira arnasa hartzeko (deltoideak, eskalenoak, aurreko zerradunak, esternokleidomastoideoak, sakroespinalak) eta botatzeko (sabelaldekoak); sabelaldekoak dira arnasa botatzeko gihar nagusiak, eta sabelaren edukia estutzen dute uzkurtzerakoan.

 

Arnas bolumenak eta ahalmena

Gizabanakoen sexuaren eta gorputz egituraren (luzeraren eta gorpuzkeraren) arabera, balio desberdineko lau bolumen eta lau ahalmen bereizten dira. Espirometro izeneko tresna baten bidez neurtzen dira, hondar bolumena izan ezik.

* Arnas bolumena edo birika aireztatzearen bolumena. Arnasaldi normal batean, pertsona geldirik dagoela, biriketatik sartzen eta ateratzen den aire kopurua da. 500 ml ingurukoa da, eta kontuan hartzen badugu minutu bakoitzean 12 bat arnasaldi izaten direla, 6l izango da minutuko arnas bolumena.

* Arnasgoraren erreserba bolumena. Arnasaldi sakon batean har daitekeen aire bolumena da, 3.000 bat ml-koa.

* Arnasbeheraren erreserba bolumena. Biriketatik, arnasa behin, normal, bota ondoren, hasperen sakon bat eginez bota daitekeen aire bolumena da. 1.100 bat ml dira.

* Hondar bolumena. Hasperen sakona egin ondoren biriketan geratzen den aireada, 1.200 bat ml; ezin kanporatu daitekeen aire kopurua da, ezta ahalegin guztiak eginda ere; aire horrek albeoloen kolapsoa eragozten du (albeoloen paretek, hutsik geratuz gero, elkar ukituko lukete, eta ur mintzak ?tentsoaktiboa izan arren? itsatsi egingo lituzke).

Birika ahalmena deitzen dena lehen definitu diren bolumen batzuen batuketa izaten da normalean, eta gizabanakoen ahalmen funtzionalak adierazten ditu: * Bizitza ahalmena. Arnasgora maximo baten eta arnasbehera bortxatu baten artean berritu daitekeen bolumen handiena da, 4.600 bat ml-koa pertsona normal batengan; 6.500 ml-raino irits daiteke kirolari batengan, eta 3.000 ml-koa izan daiteke pertsona txiki batengan. Pertsona batek airea hartzeko eta botatzeko duen ahalmenaren neurria da. Bi faktoreren mende dago: arnas giharren indarra, eta zabaltze eta uzkurtzeekiko toraxaren eta biriken erresistentzia elastikoa.

* Birikien guztizko ahalmena. Birikek eduki dezaketen guztizko aire bolumena da; 5.800 bat ml dira, bizitza ahalmenaren eta hondar bolumenaren batura.

* Arnasa hartzeko ahalmena. Aireztatzearen eta arnasgora erreserbaren bolumenaren batura da. 3.500 ml dira, hau da, gizabanako batek, geldirik dagoela, barnera dezakeen aire bolumen maximoa, edo biriketan sarrarazi genezakeen aire kopurua, arnasa hartzerakoan lehendik bertan zegoenari erantsita.

* Hondar ahalmen funtzionala. Arnasbeheraren erreserba bolumenaren eta hondar erreserbaren batura da; 2.300 ml dira, arnasa normal bota ondoren, biriketan geratzen den aire bolumena. Aire honi esker jarrai dezake, hurrenez hurreneko arnasaldien artean, airearen eta odolaren gas trukeak.

Hartzen dugun airearen parte bat ?150 bat ml? ez da inoiz albeoloetara heltzen, arnasbideetan geratzen baita, eta bota egiten da gero; hori dela-eta, espazio hila esaten zaie arnasbideei. Horregatik, arnasgora normal baten 500 ml-etatik, 350en bat bakarrik iristen da albeoloetara, eta hartzen du parte gas trukean. Definitu berri diren kontzeptuak kontuan hartuta, arnasaldi bakoitzean ez da guztiz berritzen albeoloetako airea, aitzitik, zapiren bat besterik ez; izan ere, 350 bat ml berritzen baitira hondar ahalmen funtzionala 2.300 ml-koa denean. Hortik sortzen da albeolo aire kontzeptua, albeoloak betetzen dituen airea aipatzeko; aire hori aire arnastuaren, ur lurrinaren eta odoletik iraitzitako CO 2 -aren nahasketa da.

 

Gas trukea

Difusio soileko prozesu fisiko-kimiko bat gertatzen da albeoloetan dagoen airearen etaalbeoloak inguratzen dituzten kapilarretako odolaren artean; ikusi dugunez, albeoloaren eta kapilarraren mintzak banatzen ditu airea eta albeoloak. Albeoloan, arnasarekin sartzen den oxigenoak odolera igaro behar du, eta odolak dakarren CO 2 -ak albeolora, gero kanpora ateratzeko.

Odolak baino oxigeno gehiago dauka barneraturiko albeolo aireak; izan ere, zelula arnasean oxigenoa kontsumitu den ehunetatik dator odola. Horren eraginez, odolera igarotzen da oxigenoa, eritrozitoen barrura, eta haien hemoglobinarekin konbinatu eta oxihemoglobina eratzen du; era horretan iristen da zeluletaraino. Zeluletara iristean, kontrakoa gertatzen da; zelulek oxigeno gutxiegi dute, eta, hortaz, odoletik zeluletarantz hedatzen da oxigenoa.

Albeoloen aireak berriz CO 2 gutxiago du ehunetatik datorren odolak baino, eta, horregatik, biriketan, albeoloan sartzera jotzen du CO 2 ak. CO 2 hori plasman urtua iristen da partez, partez ioi bikarbonato gisa ?gehiena? eta partez hemoglobinari lotua.

 

Arnasaren erritmoaren erregulazioa

Ondo ezaguna da oinarrizko kadentzia batez hartzen dugula arnasa, eta horrek ez digula ardurarik batere eskatzen. Kadentzia hori alda daiteke (lastertuz batez ere) ahalegin fisikoarekin batera, horretaz ere ohartzen ez garela. Kasu batean zein bestean, pentsatu behar da erregulazio horietan ez duela parte hartzen kontzientziaren nerbio gune nagusiak, zerebroak, eta, hortaz, nerbio sistema begetatiboaren ,emde daudela.

Alabaina, nahi izanez gero, kontrola genezake arnasa (?eusten diogu? arnasari, edo azkartzen dugu), eta, hori dela-eta, horretan izan behar du zerebroak zerikusirik.

Bizkarrezur erraboileko eraztun irtenunean dauden hiru neurona taldek erregulatzen dute arnasaren erritmoa (arnasgoraren eremua, arnasbeheraren eremua eta eremu pneumotaxikoa) (4. irudia).Arnasaren erritmoa arnasgoraren eremuan hasten da, hura automatikoki kitzikatzen baita (neurona zirkuitu oszilatzaile bati esker). Segundo gutxiko bitarteetan, seinaleak igortzen dizkie arnas giharrei, arnasa hartzeko bidetik zehar. Seinalearen intentsitatea segundo gutxitan areagotzen da, eta arnas giharrak uzkurrarazten ditu (airea biriketan sartzen da). Ondoren, eten egiten da seinalea, eta horren ondorioz, batbatean lasaitzen dira uzkurturik zeuden gihar guztiak; biriketako giharren elastikotasunak eragozten du toraxa bat-batean uzkurtzea, eta airea pixkana ateratzen da, segundo batzuetan.

Pneumotaxia eremuak erregulatzen du arnasaren zikloaren lastertasuna. Lastertasuna areagotzen denean, arnasgoraren sakontasuna gutxiagotzen da (denbora laburragoz uzkurtzeko seinaleak jasotzen dituzte giharrek), eta, hori dela-eta, arnasa bizkortzeak ez du ziurtatzen aire bolumen handiagoa iritsiko denik biriketara. Dirudienez, lastertasunaren aldaketak tenperaturaren erregulazioarekin du zerikusia. Birika eta arnasbideetan airea sartzen eta ateratzen delarik, ur gehiago lurrintzen da haietan, eta, hori delaeta, inguru horren (eta bertako odolaren) tenperatura jaisten da. Antzeko efektua sortzen du erraboilaren eremuan dagoen arnasestuaren zentroak.

Arnasbeheraren eremuak, arnasbeheraren eremuaren intentsitatea areagotzen denean parte hartzen du, ez bestela, arrazoiren batengatik arnasaren sakontasuna aldatzen denean (eta ez, nahitaez, lastertasuna). Kasu honetan, airea botatzean (lehen ikusi da), giharrak indar handiagoz uzkurtzen dira, eta, horren ondorioz, askoz ere lasterrago hustutzen dira birikak.

Beste segurtasun mekanismo bat ere badauka sistema honek; albeoloetan badira luzapenezko nerbio hartzaileak, albeoloak gehiegi puztutzen direnean kitzikatzen direnak. Kasu horretan, seinaleak bidaltzen dituzte arnasgoraren eremuraino, aireak sortutako kitzikaduraren intentsitatea jaistarazten dute, eta arnasaren sakontasuna gutxiagotzen. Oinarrizko erritmoaren aldaketa karotida gorputz eta aorta gorputz izenekoei dagokie; odol hodi nagusietan daude, eta odoleko CO kopuruaren alda- 2 ketek kitzikatzen dituzte. Badute zerikusirik odoleko pHaren gehitzearekin ere, eta oxigeno kopuruaren gutxiagotzearekin, baina, ikusten denez, alderdi horiek denak lehenarekin daude lotuak (CO ak pHa 2 erregulatzen duten sistema bigungarrietan parte hartzen du, eta O en kontzentrazioa 2 CO arenaren alderantziz proportzionala 2 da). Gorputz horiek arnas zentroen erantzuna eragiten duten estimuluak bidaltzen dituzte, eta organismoaren barne egoerari egokitzen diote arnasaren erritmoa (5. irud.).

327Nola izan daiteke erritmoa nahierara aldatzea? Zerebro kortexak parte har dezake prozesu horretan, eta aldarazi; egoera larrietan, adibidez, bizkortu egiten da arnasaren erritmoa, eta sakonagoa bihurtzen. Gorputz osotik datozen estimuluek ere eragin diezaiokete, dutxan sartu eta ura hotza dagoenean gertatzen den bezala.

 

Arnasaren patologia, eztula eta usina.

* Hipoxia. Gorputzeko zelulek erabilgarri duten oxigenoaren beheratzea adierazten du hitz honek. Hipoxiak ere askotako jatorria izan dezake, eta arnasaren eritasunen ondorio garrantzitsuenetako bat da; anemiak, hau da, odolean oxigenoa ehunetara eramango duen hemoglobina gutxi izateak, eragiten du hipoxia mota bat. Hipoxia sortzen da bestalde oso leku garaietan (mendian), haietan aireko oxigenoaren presio partziala gutxitzen baita. 3.650 bat m-ko garaieran, buruko mina eta goragalea izaten dira, eta 7.000 m-ko garaieran berriz, kontzientzia galtzea eta heriotza ere gerta daitezke (I. Taula).

* Disnea. Aireztatze gehiago behar delako sentipena da. Gorputzeko isurkarietan CO2 gehiegi pilatu delako gertatzen da gehienetan, arnasaren arazoren batengatik; zenbaitetan, arazo neurotikoak direla eta, sorburupsikikoa izan dezake huts-hutsik. Neurosiaren ondorioz, arnasaren kontzientzia handiegia izan dezake batek, eta konturatzen da ez zaiola aski aire iristen biriketara.

* Pneumonia. Bakterioak (pneumokokoak) eta birusak albeoloetan sar daitezke, eta, horren ondorioz, handitu eta isurkariz betetzen dira albeoloak; gas trukerako ahalmena galtzen dute, eta hipoxia sortzen da.

* Biriketako edema. Isurkaria pilatzen da biriketako eta albeoloetako espazio betegarrietan, eta pneumoniarekin bezalaxe eteten da arnasa. Odola biriketako zirkulaziotik zirkulazio orokorrera bultzatzeko bihotzak ezintasuna izaten da edemaren zergatia.

Horren ondorioz, biriketaraino iristen den odolak ez du behar bezain azkar alde egiten, eta isurkaria pilatzen da ehunetan.

* Enfisema. Tabaskimoaren eta eguratsaren kutsaduraren ondoriozko eritasuna da, albeoloen pareten parte handi baten suntsitzea dakarrena; horren ondorioz, albeolo asko elkarrekin lotzen dira, albeolo handiagoak eta elastikotasun gutxiagokoak osatzen dituzte, eta, era horretan, airea nekezago botatzen da, eta aire zikina pilatzen da. Biriken gainaldea murriztu egiten da, odol gutxiago iristen da odolera, hipoxia gertatzen da eta odoleko CO aren kontzentrazioa 2 handiagotzen. Bihotzak, hori berdintzeko, indartsuago ponpatzen du odola, eta, ?ariketa gehiago? egiten duenez (giharra da), handitu egiten da; eritasun hau dutenak bihotzetik hiltzen dira.

* Asma. Barneratzen dugun airean dagoen polenarekiko erreakzio alergikoa izaten da asmaren sorburua; eten egiten da biriketara doan eta biriketatik datorren airearen zirkulazioa; zailagoa da airearen irteera sarrera baino, eta disnea nabarmen bat gertatzen da.

* Difteria. Bazilo Gram negatibo bat, Corynebacterium difteriae, kokatzen da eztarrian, eta goiko arnasbideetan geratzen da, odolak gorputz osoan zehar banatzen duen toxina bat sortzen duela; arnasbide horien hanturak izerdia sortzen du, ?difteria mintza? eratzen duena, eta horrek airearen pasabidea eragozten du.

* Tuberkulosia. Mycobacterium tuberculosisek sortzen du; biriketan kokatzen den baziloada, tuberkulu deritzaten noduluak eragiten dituena.

* Gripea eta marranta. Arnasbideak infektatzen dituzten birusek sortzen dituzte; osoezagunak dira sintomak, oso zabalduak baitaude eritasun hauek.

* Eztula. Airea indarrez botatzean datza, arnasbideak garbi mantentzeko. Glotisa, trakea edo bronkioak eragile narritagarriren batek ukitzen dituenean hasten da. Horren ondorioz, sentipen seinaleak igortzen dira bizkarrezur erraboilaraino, eztula gerta dadin. Lehenbizi arnasbeheraren giharrak uzkurtzen dira, eta horrek, ahots hariak itxita daudelarik, presio handia egiten du biriketan; gero, hariak zabaldu, eta airea, biriken presiopean, bat-batean irteten da kanpora, harrigarrizko lastertasunez (baita 112 km ere orduko).

* Usina. Eztularen oso antzekoa da, baina sudurbideetako narritadura izaten da sorburua; usinak bide horiek garbitzen ditu.