Departamento de Cultura y Política Lingüística

Historia Unibertsala»Egungo aroa

Bigarren Mundu Gerra.

Orotariko borroka

Aliatuen soldadu bat artileriako postu batean tiroa zuzentzeko argibideen zain.<br><br>

1914-1918. urte bitarteko gerrari, Lehen Mundu gerrari, Gerra Handia esan zitzaion, alde handia baitzegoen ordu arteko gerren eta gerra haren artean, baina lehenaren aldean, askoz ere handiagoa izan zen Bigarren Mundu gerra. Bigarren Mundu gerran estatu guztiek parte hartu zuten, Espainia, Suitza, Turkia, Suedia, Irlanda eta Amerika hegoaldeko zenbait herrialdek izan ezin. Bost kontinentetatik lautan izan ziren borrokak ?Amerikan ez zen borrokarik izan?. Hirurogei milioi soldadutik gora aritu ziren gerra hartan; industria militarrean beste horrenbeste langile aritu ziren armak eta tresnak egiten; teknologia berriak gudaren mendera jarri ziren (hegazkingintza, bonba atomikoa, itsaspekoak eta radarrak). Bestalde, herritar zibilen kontrako ekintzak izugarriak izan ziren (kontzentrazio esparruetako genozidioa, hiriak bonbardatzea?) eta bi hildakotik bakarra zen soldadu.

 

Blitzkrieg edo ?gerra tximista?

Alemaniak Blitzkrieg edo ?gerra tximista? sistema erabili zuen gerra hasieran; lehen mailako berrikuntza militarra izan zen hura, Alemaniak beste herrialdeei buruz zuen arma desberdintasuna gainditzeko modukoa.

Etsaiaren frontean bidea egiteko, arma guztiek batera aritu behar zuten; behin bidea eginda zegoenean, kamioietan eta gudu orga blindatuetan etsaiaren atzealderaino iritsi behar zen; infanteriak, bitartean, alboak defenditzen zituen eta hegazkinek etsaien hegazkinei eta komunikabideei erasotzen zieten.

1939ko irailaren 1ean, alemaniar gudarostea Polonian sartu zen, eta hilabete batean erabat menderatu zuen herrialde hura.

SESB, berriz, ekialdetik sartu zen, germaniar-errusiar hitzarmenean hitzartutakoaren arabera. Handik hilabetera, Gudaroste Gorriak Finlandia hartu zuen; baina gudaroste hark zailtasun handiak izan zituen lurralde guztia menderatzeko (200.000 lagun hil ziren).

Bien bitartean, Alemania Norvegian eta Danimarkan sartu zen. Une horretan eratu zen mendebaleko frontea. 1940ko maiatzaren 10ean alemaniarrek Herbehereen inbasioa hasi zuten ?astebetean amaitu zuten? eta ondoren, Belgikarekin jarraitu zuten.

Britainiar espedizioa eta gudaroste frantsesaren parte bat erabat bakarturik gelditzeko arriskuan egon ziren, baina Führer-ak erasoa uzteko agindu zuen eta 350.000 soldadu eraman ahal izan ziren Ingalaterrara.

Ekainaren 5ean Alemaniak Frantziaren kontrako erasoa hasi zuen; Frantzia, ordurako, oso ahul zegoen, lan handia egin baitzuen Herbehereak eta Belgika babesten (30 dibisio galdu zituen). Ekainaren 14an alemaniargudarostea Parisen sartu zen; handik bi egunera gobernu frantsesak agintea utzi zuen eta Pétain mariskala jarri zen gobernu buru. Pétainek bake hitzarmena izenpetu zuen Alemaniarekin. Armistizio haren arabera, Frantzia bitan banatuta gelditu zen: iparraldea eta Atlantikoaren kostaldetik hasi eta Pirinioetarainoko partea alemanen esku gelditu zen, eta lurraldearen gainerako zatia eta koloniak, berriz, Pétainen gobernuaren mende gelditu ziren. Aldi berean, De Gaulle jeneralak erresistentzia antolatzeko deia egin zuen Londrestik eta ?Frantzia Librea? sortu zuen. Hortaz, Ingalaterra bakarrik gelditu zen alemanen kontra. Une horretatik aurrera Ingalaterraren borroka hasi zen. Hainbat astetan zehar (1940ko uztailetik aurrera) borrokaldi ugari izan ziren airean, eta hainbat hiri bonbardatu ziren, baina alemaniar abiazioak (Luftwafe) bere asmoa bertan behera utzi behar izan zuen azkenean. Mediterraneoaren ekialdean, Italiak Greziaren kontrako saioa egin zuen ??gerra tximistaren? eskema jarraitzeko asmotan?, baina ez zuten eraso ondo prestatu, eta nahi gabe, Alemaniari bidea zabaldu zioten. Alemaniarrek Balkanak (Grezia, Jugoslavia eta Kreta) konkistatu zituzten; dena dela, soldadu alemaniar asko hil ziren borroka hartan, batez ere, paraxutistak. Afrikaren iparraldeari dagokionez, britainiarrak eta italiarrak elkarren kontra borrokatu ziren, Libia eta Afrikaren ekialdea (Eritrea, Somalia eta Etiopia) menderatu nahi baitzituzten.

Hitlerrek, italiarren porrotak ikusirik, inguru hartara Rommelen Afrika Korps taldea bidaltzea erabaki zuen. Hiru urtez luzatu zen borroka lurralde hartan, basamortuan hain zuzen (Libia eta Egipto). Hainbat eraso eta kontraerasoren ondoren, Montgomery britainiar militarrak Rommel garaitu zuen El Alamein-en (1942ko urriak 23-30);hala eta guztiz ere, Afrikaren iparraldean ziren oste alemanak ez ziren 1943ko maiatzaren 7 arte errenditu. Aliatuak (ipar amerikarrak, bereziki) Casablancan, Oranen eta Aljerren (1942ko azaroak 8) lehorreratu zirenean, eta britainiarrek Afrika Korps garaitu zutenean, alemaniarrek utzi egin behar izan zuten inguru hura. Horrenbestez, Afrikaren iparraldea aliatuentzat Europa hegoaldearen kontraerasorako abiapuntua bihurtu zen. Gerraren beste borroka gune garrantzizko bat Atlantikoa izan zen. Atlantikoan hainbat hilabetetan (1940ko eta 1943ko udaberrien bitartean) alemanak behin eta berriro saiatu ziren britainiarrak itotzen, eta horretarako gerraontzien eta merkataritza ontzien kontra egin zuten. Alemaniarrek itsaspekoak erabili zituzten batez ere. Itsaspekoak, radarra, kodigoak, estrategia eta galdutako unitateak berritzeko batzuen zein besteen industriek zuten ahalmena, horiexek izan ziren gerraren aldi haren bilakaera eta emaitza baldintzatu zuten osagaiak. Borroka hura aliatuek irabazi zuten 1943ko ekainean. Dena dela, urpeko guduak aurrera jarraitu zuen gerra amaitu zen arte.

 

SESB eta EEBB gerran sartzen dira

SESB eta EEBB ez ziren 1941. urtea arte buru belarri gerran sartu, nahiz eta, lehendik ere zeharbidez parte hartu zuten ?sobietarrek Polonian; amerikarrek txinatarren alde Japoniaren kontra 1930-1940. urteetan?.

Ekainaren 22an Wermacht-ak Sobiet Batasunaren inbasioa hasi zuen: ?Bizargorri Operazioa? deitu zitzaion eraso hari. Alemaniarrek eta sobietarrek aurretik hitzarmen bat izenpetua zuten; Hitlerrek, horrenbestez, ezzuen bi fronteen artean gerrarik izaterik nahi, baina zenbait arrazoirengatik Führerak inbasioaren bideari ekitea erabaki zuen azkenik: arrazoi ideologikoak ?nazien eta alemaniar gudarostearen antikomunismoa?, lurraldetasun arrazoiak ?Hirugarren Reichak Vistulatik Uraletara bitarteko lurrak hartzea? eta arrazoi estrategikoak ?Ingalaterrak eragin eremuen banaketan amore emango zuenaren ustea?. Sei milioi soldaduk parte hartu zuten gudu hartan. Hilabete igaro zenerako alemaniarrak Moskutik 350 kilometrora zeuden; baina Gudaroste Gorriaren erresistentzia zela-eta, Hitlerrek eta bere jeneralek aurrera ez jarraitzea erabaki zuten, harik eta iparraldean eta hegoaldean zuten erresistentzia erabat ?garbitu? arte. Erdialdeko erasoari azaroaren 15ean ekin zioten, negua hasita zela; bi astetan Moskutik 35 kilometrora iritsi ziren alemaniarrak. 1941.. rtea amaitu aurretik, Alemaniak bi etsai nagusi zituen, beraz: Ingalaterra eta SESB.

Urte horretako udaberrian Moskun, eta 1942ko urtarriletik aurrera errusiar fronte osoan sobietarrek kontraerasoa hasi zuten.

Sobietarrek udaberria arte iraun zuten kontraerasoan, alegia alemaniarrek aurrea hartu zieten arte. Stalingradoko gudua izan zen fronte hartako gudu handia, Volga ibaiaren mendebaleko ertzean. Bigarren mailako gune estrategikoa bazen ere, gudu hark goitik behera aldatu zuen Bigarren Mundu gerra: alemaniarrek lehenengo galera handia izan zuten, eta galera horrez gainera hondamenak izan zituen Afrika iparraldean eta Atlantikoan ere. Une horretatik aurrera aliatuak izan ziren gerraren gidari.

 

Mugarik gabeko gerra

Japoniarrek Ipar Ameriketako itsas base nagusiari eraso egin ziotenean (Pearl Harbor, 1941eko abenduak 7), ipar amerikarrak bete-betean sartu ziren gerran. Ozeano Barea eta Australasia ingurua izan ziren gerraren eszenatoki berriak; gerra zabaldu zen, beraz. Hogeita hamar urte ziren japoniarrak ingelesekin eta amerikarrekin ari zirela borrokan, lehenbizi Txinan, eta Indotxinan ondoren. Japoniari mehatxu egin zioten mendean hartuta zituen lurraldeak itzultzen ez bazituen petrolioa bahian hartuko ziotela, eta horrek behartu zuen Japonia gerran parte hartzera, ez baitzegoen, inondik ere, bere konkistak galtzeko prest.

Japoniak amerikarren basea bonbardatu zuenean, haren lehenengo asmoa ez zen gerran sartzea, baizik eta etsaiak ahultzea.

Japoniak eraso haren bidez amerikarren ontzidia deuseztu zuen, eta baliagarria izan zitzaion Malaysia, Filipinak eta Birmaniako lurraldeetan zituen jabetzak hedatzeko.

1942ko udaberrian lurralde hauek zituen japoniar inperioak bere mende: SESB-eko ipar-ekialdetik hasi eta Australiaraino, etaTxina okupatuaren mugatik Haway eta Midway arteko lerroraino. Udaberri horretan bertan hasi zen aliatuen kontraerasoa, ordea, itsas gudu sail baten bidez. Ekainaren 4an, Midway uhartean, Pearl Harbor-etik libre irtendako itsasontziak erabat suntsitzen saiatu ziren japoniarrak. Baina Japonia ez zen handik onik irten, eta etsaiek hartu zuten kontrola.

 

Aliatuen garaipena

Casablancako Konferentziaren ondoren (1943ko urtarrila), gerra goitik behera aldatu zen Europan. Konferentzia hartan aliatuek Europari Italian barrena eraso egitea erabaki zuten. Helburu hori iristeko, Siziliatik sartu eta Italiako penintsula okupatu zuten 1943. urteko uda eta 1944ko uda bitartean.

Irailaren 3an Mussoliniren ordez, Badoglio jarri zen aginpidean; aldaketa horri erantzuteko, alemaniarrak Italia okupatzen saiatu ziren. Nahiz eta aliatuek alemaniarrek baino baliabide eta indar gehiago zuten, aliatuek urtebete behar izan zuten almeniarrak handik botatzeko; baina, ordurako, Europaren Atlantiko aldeko fronteak Italiakoak baino garrantzi handiagoa zuen.

Amerrikarren eta britainiarren arteko tirabirek, bestalde, Frantziaren mendebala erasotzeko saioak atzeratu zituzten berriz ere.

1944ko ekainaren 6an hasi zen Normandiako lehorreratzea; lehenengo egunean 150.000 soldadutik gora bidali ziren Normandiara.

Lehorreratze hari esker, Paris alemaniarren mendetik libre gelditu zen abuztuaren 25ean. Aliatuek mendebalerantz, eta batez ere, ekialderantz jarraitu zuten: Belgika eta Luxenburgo askatu zituzten hurrena.

Berlina iristeko saioek, ordea, zenbait hilabeteko etena izan zuten, eta alaituek Rin ibaiaren ertzean gelditu behar izan zuten.

Alemania Ardenne mendialdea erasotzen saiatu zen (1944ko abendua), baina alferrekoa izan zen ahalegin hura. 1945eko martxoan aliatuek Rin zeharkatu zuten, eta apirilaren 25ean sobietarrekin egin zuten topo Elban: Alemania bitan zatiturik gelditu zen.

Errusiako frontean, Stalingradoko guduaren ondoren, hainbat mugimendu izan ziren hegoaldeko alderdian; mugimendu haiek Kursk-eko guduarekin amaitu ziren (1943ko ekaina). Kursk-eko gudua gerrako handienetakoa izan zen (900.000 soldadu alemaniar, historian izan den gudu orga multzo handiena); azkenik, sobietarrak irten zen garaile. 1944. urtean zehar sobietarrak, poliki-poliki, mendebaleranzko lurraldeak hartu zituzten. Apirilaren 25ean sobietarrak Berlinen sartu ziren, eta Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen. Maiatzaren 7an Alemaniak errendizioa hitzartu zuen, eta hala amaitu zen gerra Europan. Ozeano Barean, amerikarrek Guadalcanalen (1943. urtekootsaila) irabazi ondoren, erabat aldatu zen gerraren norabidea. Bigarren Mundu gerraren ezaugarri nagusiak hauek izan ziren: amerikarren aire-itsas nagusitasuna batetik, eta bestetik, japoniarren babesa lurrean.

Azkenik, amerikarrak eraso bikoitza egiten saiatu ziren: Ozeano Barearen hegoaldetik bata, eta erdialdetik bestea. Eraso hura zela eta, japoniarrek atzerantz egin behar izan zuten eta ?erabateko babes nazionalaren eremuan? babestu behar izan zuten, hau da, Birmaniatik hasi eta Ginea Berria arte, Karolina eta Mariana uhartetatik Kuriles uharteetara hartzen duen eremuan. Japoniarrek Filipinetako itsas gudua galdu zutenean (1944ko ekaina), ?eremuan? arteka bat sortu zen eta itsasontzi ugari galdu zituzten.

Japoniarrei gelditzen zitzaizkien itsasontzien eta amerikarren hegazkin eta itsasontzien artean Leyteko gudua izan zen (Filipinak, 1944ko urria). Gudu hartan argi eta garbi gelditu zen amerrikarrak nagusi zirela. Behin amerikarrek Filipinak bereganatu zituztenean eta Iwo Jima eta Okinawa uharteak kontrolatzea lortu zutenean, Japonia erabat hondaturik gelditu zen. Udaberritik azken errendizioa arteko denbora bitartea nahasmendu handiko tartea izan zen. Nahasmendu hura zuzentzeko amerikarrek bi bonba atomiko jaurti zituzten Hiroshima eta Nagasaki hirietan (abuztuak 6 eta 8). Azken eraso horren ondoren, Japoniarrek kapitulazioa hitzartu zuten irailaren 2an.